1 Hau dio Jaunac: Cerua dut jarleku, lurra berriz oin-alki: nolacoa da niri alchatuco darotadaçuen etchea? cer toqui da ene phausa-lekua?
2 Ene escuac eguinac dire horiec oro, eta horiec guciac eguinac dire, dio Jaunac. Aldiz nori beguiratuco diot, ez bada behar gaixoari, bihotz çaurthuari, ene hitzac ikaratzen duenari?
3 Idi bat imolatzen duena, guiçon bat hilcen duena beçala da; acienda xuri bat sacrificatzen duena, çakur bati burua lehertuco dioena beçala; escainça bat eguinen duena, urde odola escaincen duena beçala; isensu erretzeaz orhoitzen dena, idolari esquer ematen hari dena beçala. Horiec oro dituzte hautatu beren bideetan, eta hequien arimac goço hartu du bere icigarriquerietan.
4 Aria hortaz ni ere hequiec beçala trufaz hautatuco naiz; eta ceren-ere beldurra baitzuten, hura erakarriren diotet gainera; nic deithu, eta nihor etzelacotz ihardesteco; ni minçatu, eta ez dutelacotz ençun; eta gaizquia eguin dutelacotz ene beguien aitzinean, eta nic nahi ez nuenaz direlacotz hautatu.
5 Adi çaçue Jaunaren solasa, haren hitzera ikaratzen çaretenac: çuen anaia gaitzerizcotan çaduzcatenec, eta ene icenaren ariaz iraizten çaituztenec, erran dute: Jaunac aguer beça bere ospea, eta gu ere sarthuco gare çuen bozcarioan. Hainac ordean ahalquearen azpira arthiquiac içanen dire.
6 Hiritic populuaren oihua, templotic oihua; Jaunaren minçoa, bere etsaiei merecitu saria bihurcen duenarena.
7 Erdi-minac içan baino lehen, Sion erdi da; erditzeco muga baino lehen, seme batez erdi da.
8 Norc egundaino holacoric aditu du? norc ikusi du holacoric? Lurrac egun bakar batez ekarriren othe ditu gainean dituen fruituac? populu bat aldian sorthuren othe da osoric? ecen Sion minetan jarri eta betan sorthu ditu bere semeac.
9 Ni, berceac erdiarazten ditudana, ez othe naiz erdico neroni? dio Jaunac; nic berceei ematen badiotet iraulguia, neroni agor içanen othe naiz? dio çure Jainco Jaunac.
10 Goihere çaitezte Jerusalemequin, atseguinez jauz çaitezte harequin, hura maite duçuen guciac; bozcarioz harequin boz çaitezte, nigarrez haren gainean çaudeten guciac,
11 Edozqui deçaçuen eta ase çaitezten haren goçacarien bulharretic; hartaric edan deçaçuen, eta haren nihonereco ospetic athera deçaçuen goço gucien nasaicia.
12 Ecen hau dio Jaunac. Huna non Jerusalemen gainera jautsaraciren ditudan baquea hibai bat beçala, eta jendaien ospea, gaindica dihoan uharra iduri; hura edosquiren duçue; bulharrera ekarriac eta belhaunen gainean lausengatuac içanen çarete.
13 Nola ama batec lausengatzen baitu bere haurra, hala goço emanen darotzuet, eta sosegu hartuco duçue Jerusalemen galçarrean.
14 Ikusico duçue, eta boztuco da çuen bihotza, eta çuen heçurrac belharra beçala hacico dira; eta aguerico dira Jaunaren escua haren cerbitzarien gainean, eta haren gaitzirizcoa etsaien gainean.
15 Ecen huna non ethorrico den Jauna suaren erdian, eta haren orga-lasterrac iduri du xirimola; bere hasarrearen iraquiduran heldu da sari bihurcera, su-garren erdian gaztigatzera;
16 Ceren Jaunac suarequin eta bere ezpatarequin arthiquiren baitu bere juiamendua haraguidun ororen gainera, eta Jaunac herrautsiren dituenac murruca içanen dire.
17 Sainduetsi nahi cirenac eta baratze barnetan athe-guibeiean beren burua xahu uste çutenac, urdequia, gauça lohia eta arratoinquia jaten cituztelaric batean içanen dira xahutuac, dio Jaunac.
18 Ni ordean heldu naiz hequien eguinça eta gogoeten ondoan; bilduco ditut leku gucietaco eta minçaia gucietaco jendaquiequin, eta ethorrico dire eta ikusico dute ene ospea.
19 Hequien erdian eçarrico dut eçagutzari bat; era hequietaric salbatuac ditazqueenac igorrico ditut itsasoa barna jendaietara, Africara, eta Lidiara, arrambela hedatzen dutenetara; Italiara eta Greciara, urrungo irletara, nitaz aditu eta ene ospea ikusi ez dutenetara; eta jendaiei eçagutaracico diote ene ospea.
20 Eta jendaqui gucietaric Jaunari emaitzetan erakarriren diozcate çuen anaia guciac çalditan, orga-lasterretan, soin-carrosetan, mandotan eta orguetan, Jerusalemeco ene mendi saindura, dio Jaunac, hala-nola Israelgo umeec unci xahuan emaitza bat ekarcen balute Jaunaren etchera.
21 Eta hequietaric hartuco ditut, dio Jaunac, apheztzat eta lebitar orde.
22 Ecen nola nic eguin ceru berriac eta lur berria ene aitzinean egonen baitire bethi, dio Jaunac; hala egonen dire çuen ganicaco iraulguia eta çuen icena.
23 Eta hilabethetic hilabethera, eta larumbatetic larumbatera içanen da, haraguidun guciac ethorrico direla ene aitzinera ene adoratzera, dio Jaunac.
24 Eta ilkico dire eta hilac ikusico dituzte ene leguea hautsi duten guiçonac: hequien harra ez da hilen eta hequien sua ez da iraunguico, eta içanen dire bici diren gucien hequien icigarri.