1 Huna ene cerbitzaria; nic lagunduren dut: huna ene hautetsia; hunen baithan du laket ene arimac; hunen gainean eçarri dut ene izpiritua; çucembidea ekarriren du jendaietara.
2 Ez du oihuric eguinen, nor-nor-den ez da beguiratuco, eta haren minçoa ez da campoetan ençunen.
3 kanabera hautsia ez du lehertuco, eta ketan den mitcha ez du iraunguico; cintasunean emanen dio çucenari bere bidea.
4 Ez da içanen ez gobel, ez nahasi, çucentasuna lurraren gainean jar deçan arteo; eta irlac haren leguearen iguri egonen dira.
5 Hau dio Jainco Jaunac, ceruac creatu eta hedatu, lurra eta hartan sorcen direnac fincatu dituenac; lurraren gainean den populuari hatsa, eta lurra oinaz çaphatzen dutenei bicia eman diotenac:
6 Nic, Jaunac, deithu çaitut çucentasunean, eta hartu dut çure escua, eta çaindu çaitut; eta eman çaitut populuarequilaco batasunçat, eta jendaien arguitzat;
7 Idec detzatzun itsuen beguiac, estecatic athera lothua dena eta presondeguitic ilhumbeetan jarriac direnac.
8 Jauna naiz ni, hori da ene icena ez diot berce bati emanen ene ospea, ez-eta idolei enetzateco laudorioa.
9 Huna non guerthatu diren erranac içan ciren lehembicicoac; berriac ere eçagutarazten ditut nic, adiaracico darozquitzuet guertha ditecen baino lehen.
10 Jaunari canta dioçuçue cantica berri bat; haren laudorioa lurraren lau izquinetaric ilkiaraz çaçue, oi itsasora jausten çaretenac eta haren hedaduran çabilçatenac; irlac, eta hequietaco egoiliarrac.
11 Jaic beitez mortua eta hango hiriac: Cedarrec etcheetan eguinen du bere egoitza. Petrarrac, lauda çaçue Jauna; mendi-cascoetaric harico dira oihuca.
12 Jaunari bihurturen diote ospe, eta haren laudorioa goraqui erranen dute irletan.
13 Guerlari hazcarra iduri ilkiren da Jauna; guduco guiçonac beçala beroturen du bere karra, oihuz hasico da, deihadar eguinen du; bere etsaien gainean indar hartuco du.
14 Ixilic egotu naiz bethi, ez dut hitzic erran, jasancor içatu naiz; orai erditzen hari dena beçala minçatuco naiz; xahutuco, hondatuco ditut oro batean.
15 Mortu eguinen ditut mendiac eta munhoac, iharraracico ditut hequietaco sorho guciac, eta hibaietaric eguinen ditut irlac, eta agortuco ditut ur-maelac.
16 Itsuac eramanen ditut ez daquiten bide batetic, eta ibilaraciren ditut eçagutu ez dituzten bidexca batzuetaric; ilhumbeac hequien aitzinean arguitara aldaturen ditut, eta makurrac xuxenetara: hitz horiec eman diozcatet, eta berac ez ditut bazterrerat utzi.
17 Guibelerat itzuli dira; ahalque gorriz ahalca beitez molde bernuçatuetan beren sinhestea daducatenac, molde urthu batzuei erraten dutenac: Çuec çarete gure jaincoac.
18 Gorrac, adi; itsuac, beguira çaçue ikusteco.
19 Nor da itsu, ez bada ene cerbitzaria? eta nor da gor, ez bada haina ceinari igorri baitiozcat ene meçulariac? Nor da itsu, ez bada saldua içan dena? eta nor da itsu, ez bada Jaunaren cerbitzaria?
20 Çuc, hainitz ikusten duçunac, ez othe duçu cerbait iduquitzen? beharriac idequiac ditutzunac, ez othe duçu aditzen?
21 Eta Jaunac hau nahi içan du hunen sainduesteco, leguearen handiesteco eta goresteco.
22 Bainan populu hau larrutua eta deboilatua da; gazte guciac artean atzemanac aita presondeguietan sarthuac dira; arthiquiac dira norc biluz, eta nihor ez da horien atheratzeco; arthiquiac dira norc larru, aita nihor ez da errateco: Utzatzue.
23 Nor da çuen artean hau ençuten duenic, atzarria dagoenic eta beharria ematen duenic ethorcecoac diren gaucei?
24 Norc eman du Jacob larrutzera, Israel arthiqui deboilarien aztaparretara? Ez othe da Jauna bera, ceinaren alderat eguin içan baitugu bekatu? Eta ez dute nahi içan haren bideetan ibili, eta ez dute haren leguea ençun.
25 Eta Jaunac horien gainera hustu ditu bere sepharen gaitzidura eta guerla gogorra; eta inguru gucian erre du Israel, eta Israelec ez du eçagutu; aita su eman dio, eta ez da ohartu.