1 Eta orai hau dio Jaunac, çu creatu çaituenac, Jacob; çu moldatu çaituenac, Israel: Ez içan beldur, ceren berrerosi aita çure icenaz deithu baitzaitut; enea çare çu.
2 Urac iragaiten baditutzu, çurequin içanen naiz, eta hibaiec etzaituzte estaliren; suan ibilcen baçare, etzare erreco, aita suac ez du çuretzat kaldaric içanen;
3 Ceren ni naicen çure Jainco Jauna, Israelgo saindua, çure salbatzailea; çure barkamenduarençat eman ditut Eguiptoa, eta Ethiopia, aita Saba.
4 Ohoragarri eta ospetsu ene beguietan eguina çarenaz gueroztic, maithatu çaitut, eta guiçonac emanen ditut çure ordain, eta populuac çure biciarençat.
5 Ez içan beldurric, ceren çurequin bainaiz ni; iguzqui-haicetic erakarriren ditut çure haurrac, eta mendebaletic bilduco çaitut çu.
6 Ipharrari erranen diot: Emac; eta hegoari: Berauc debeca; ekarzquic ene semeac urrungo eremuetaric, eta ene alabac lurraren berce bazterretic.
7 Ene icenari dei eguiten duena, ene ospagarri dut creatu, moldatu aita eguin.
8 Camporat athera çaçu populu itsua, eta beguiac dituelaric; gorra, eta beharriac badituelaric.
9 Jendaia guciac elkargana bilduac dira eta leinuac batuac. Çuetaric norc goraqui erranen du hori, eta adiaraciren datozquigu lehembicitic guerthatu direnac? Eman betzazte beren lekucoac, eguiati athera betzazte; eta ençunac içanen dira eta erranen da: Eguia diote.
10 Çuec çarete, dio Jaunac, ene lekucoac aita nic hautatu cerbitzariac; jaquin, sinhets eta endelga deçaçuen, ni neroni naicela. Ni baino lehen ez da jaincoric eguin, eta ene ondotic ez da berceric içanen.
11 Ni naiz, ni naiz Jauna, eta ez da nitaz berce salbatzaileric.
12 Aitzinerat nic erran darozquitzuet gauçac, eta nic salbatu çaituztet; nic adiaraci darotzuet ethorquiçuna, eta jainco arrotzic çuetan ez da içatu; çuec çarete ene lekucoac, dio Jaunac, eta Jaincoa ni naiz.
13 Eta hatsarritic ni neroni naiz, eta gauça niri escutic atheratuco darotadanic ez da. Cerbait eguinen dut, eta norc debecaturen du?
14 Hau dio Jaunac, çuen berrerosleac, eta Israelgo sainduac: Çuen gatic igorri içan dut Babilonara; eta traba guciac, eta Caldearrac, beren unciez espantu çutenac erorraraci ditut.
15 Ni naiz çuen Jaun saindua, Israelen creatzailea, çuen erregue.
16 Horra cer dioen Jaunac, itsasoan eman duenac bide bat, eta ur-uharretan bidexca bat.
17 Hura da itsasora eraman cituena Eguiptoco orga-laster, çaldi, armada eta indar guciac, elkarrequin oro lokartu baitira, eta ez baitira atzarrico; lihoa beçala xehacatuac dira, eta iraunguituac baitira.
18 Lehembicicoez ez orhoit, beihalacoei ez beguira.
19 Huna non berrien eguitera nohan, eta oraietan ilkitzera dohaci; eçagutuco ditutzue beraz; bide bat eçarriren dut mortuan, eta hibaiac ecin-iraganezco toquian.
20 Larreco abereec, erainsugueec eta ostruquec goresten naute, ceren urac eman ditudan mortuan eta hibaiac ecin-iraganezco toquietan, ene populuari, ene hautatuari edatera ematea gatic.
21 Populu hori enetzat eguin dut; ene laudorioa goraqui du eguinen.
22 Jacob, ez darotaçu dei eguin; Israel, etzare enetzat lanean haritu.
23 Ez darotaçu escaini holocaustaco aharia, eta ez nauçu çure bitimez goretsi; escaincez ene cerbitzatzera etzaitut behartu, eta isensuquetan lanic ez darotzut eman.
24 Ez duçu çure diruz enetzat kanabera usaindunic erosi, eta ez nauçu çure bitimen bilgorrez horditu. Bainan çure bekatuez gathibu bat beçala erabili nauçu, eta çure tzarqueriez hestutu nauçu.
25 Ni naiz, neroni naiz, çure tzarqueriac ene buruaren ariaz eceztatzen ditudana; eta ez naiz çure bekatuez orhoituren.
26 Cerbait ahanci badut, orhoitaraz neçaçu, en biac juiamendutan sar gaitecen; balin baduçu cerbait çure buruaren garbitzeco, erraçu.
27 Çure arbaso lehenac bekatu eguin du, eta ene legueaz arguitzen cintuztenec ene leguea hautsi dute.
28 Eta nic desohorea eman diotet sainduteguico buruçaguiei; arthiqui dut Jacob ezpataren ahora, eta Israel burhoaren azpira.