1 Bozcaria çaite, haurric eguiten ez duçun agorra; canta çatzu laudorioac eta eguizquitu bozcariozco oihuac, oi amatzen etzinena; ceren utzia denac haur asco içanen baitu, senharra duenac baino guehiago, dio Jaunac.
2 Çabal çaçu çure olha-toquia, eta heda çatzu çure etcholetaco larruac, ez guphidets; luça çatzu çure sokac, eta gogor çure ciriac;
3 Ecen escuin eta ezquer hedatuco çare; çure ondoregoac populuac içanen ditu primancetan eta betheco ditu egoiliarrez hiri mortu eguinac.
4 Ez içan beldur, ceren ez baitzare ahalcatuco, ez-eta gorrituco; ecen ez duçu ahalcatzequeric içanen, ahanciren baituçu çure gaztetasuneco ahalquiçuna, eta ez baitzare guehiago orhoituren çure alharguntasuneco laidoaz.
5 Alabainan çu eguin çaituena içanen da çure Jaun; haren icena da armadetaco Jaincoa; eta çure berreroslea, Israelgo saindua, deithuren da lur gucico Jaincoa.
6 Jaunac deithu, çaitu emaztequi bazterrerat utzi eta gogoco behardurac hiratzen duen bat beçala, eta emazte gazte danic iraici bat beçala, dio çure Jaincoac.
7 Aphur bat, guti batençat utzi çaitut, eta urricalmendu handitan bilduren çaitut.
8 Gaitzidurazco ordu batez, aphur bat baztertu dut ene beguithartea çu ganic; eta bethirainoco urricalmenduz urricaldu natzaitzu, dio çure berrerosle Jaunac.
9 Hori da enetzat hala-nola Noeren egunetan; Noeri cin eguin bainioen haren orduco beçalaco uric ez nuela guehiago lurraren gainera erakarriren; orobat cin eguin dut ez natzaitzula guehiago hasarreturen eta etzaitudala gaurgueroz açurriaturen.
10 Ecen dardaraturen dire mendiac, ikaraturen munhoac, bainan ene urricalmendua ez da çutaric guibelaturen, eta ene baquezco patua ez da kordocaturen, dio çure Jaun urricalmendutsuac.
11 Gaixottoa, phesiac ambildua, eta goçacariric gabea; huna non lerroca xuxenduren ditudan çure harriac, eta çafirren gainean jarriren ditut çure asentuac.
12 Jaspez eguinen ditut çure hazcargailuac, harri cicelatuz çure atheac, eta harri hautaz çure inguru gucia.
13 Jaunac arguituren ditu çure ume guciac, eta baqueric handienaz goçaturen dira çure semeac.
14 Çucenaren gainean jarriac içanen dira çure asentuac; urrun utzico ditutzu malçurqueria ceinaren beldurric ez baituçu içanen, eta icialdura mina hurbilduren ez baitzaitzu.
15 Huna non ethorriren çaitzun egoiliar enequin etzena; beihala çuretzat arrotz cena, çuri eratchiquiren da.
16 Huna, nic creatua da oficialea suan ikatzei haiceca eta bere oficioan tresna eguiten hari dena; eta nic creatu dut guiçon-hilçailea xahutzeco.
17 Edocein tresna çure contra eguina, ez da xuxen goanen; eta edocein mihi juiamendutan jaçarcen darotzuna, çuc juiaturen duçu hura. Horra, Jaunaren cerbitzarien çathia, eta hequien çucena ene baithan, dio Jaunac.