1 Sosega çaite, sosega, ene populua, dio çuen Jaincoac.
2 Minça çaitezte Jerusalemen bihotzari, eta Jerusaleme deith çaçue bere icenaz; ecen akabo dira haren gaitzac, barkatua çaio bere bekatua, bikun içatu du Jauna ganic bere bekatu gucien ordain.
3 Mortuan oihuz dagoenaren minçoa: Aphain çaçue Jaunaren bidea, çucent çatzue mortuan gure Jaincoaren bidexcac.
4 Edocein haren goratua içanen da, edocein mendi eta munho beheratua; eta makurrac içanen dira xuxenduac, eta malkarrac bardinduac.
5 Eta aguerturen da Jaunaren ospea; eta edocein guiçonec ikusiren du Jaunaren ahoa dela minçatu.
6 Dioenaren minçoa: Oihu eguic. Eta ihardetsi dut: Cer eguinen dut oihu? Edocein haragui belhar dela, eta haren ospea landetaco lore bat.
7 Belharra ihartu da eta lorea erori, ceren Jaunaren hatsac gainera buhatu baitu. Populua da cinez belharra;
8 Belharra ihartu eta lorea erori da. Bainan gure Jaunaren hitzac bethiren bethi du iraunen.
9 Mendi gora baten gainera igan çaite, oi çu, Sioni berri ona ekarcen dioçuna hazcarqui eguiçu oihu, oi çu, Jerusalemeri berri ona ekarcen dioçuna; eguiçu oihu, ez içan beldur; Judaco hiriei erroçute: Huna çuen Jaincoa!
10 Huna çuen Jainco Jauna bere indarrean heldu dela, aita haren besoa nausi içanen da. Huna bere saria berequin, eta bere eguincaria bere aitzinean.
11 Arçainac beçala alhaturen du bere arthaldea, besoetan bilduren ditu bildotsac, eta bere galçarrera hartuco ditu; berac ekarrico ditu ardi ernariac.
12 Ahurraz norc neurtu ditu urac, eta escuaz norc haztatu ditu ceruac? Norc hirur erhiz airean daduca lurraren bultoa, eta phisatu ditu mendiac, eta balancetan eçarri munhoac?
13 Norc lagundu du Jaunaren izpiritua? edo nor içatu da haren conseilari, eta irakatsi dio?
14 Norequin egotu da asmutan? norc arguitu du, eta norc erakutsi dio çucembidea, era irakatsi jaquitatea, eta erakutsi umotasuneraco bidea?
15 Jendaiac xorta suilan beçala ikusiac dira, izpia balancetan beçala huna irlac herrauts xehea iduri.
16 Eta Liban gucia ez laite asqui haren sacrificioaren erretzeco, eta abere guciac ez laizteque asqui holocaustacotzat.
17 Jendaia guciac, nola ez balira hala dira haren aitzinean, eta ezdeusa eta hutsa beçala dira haren beguietan.
18 Ceren idurico eguiten duçue beraz Jaincoa? edo cer itchuren azpian erakutsiren duçue?
19 Oficialeac ez othe du urcen moldea? edo urheguinac ez othe du haren itchura urhez eguiten, eta cilharguinac cilhar-xaflaz?
20 Oficiale jaquinac hautatzen du çur hazcar eta ecin-ustelduzcoa, eta bilhatzen du itchura xutic ematera kordocatuco ez den beçala.
21 Ez othe duçu jaquin? ez othe duçu aditu? hastetic ez othe çaitzue berria emana içan? ez othe duçue endelgatu norc asentatu duen lurra?
22 Hainac mundua du jar-leku, eta hango egoiliarrac dira xartalac iduri: harec barraiatu ditu ceruac bela bat iduri eta hedatu hala-nola olha bat, hartan egoteco;
23 Hainac, ez balira beçala eçarcen ditu gauça estalien bilhatzaileac, eta ezdeusa beçala eguiten lurreco juieac.
24 Halabadere, etzen hequien ondoa lurrean içan ez landatua, ez eraina, ez erroztatua: bat-batean haice eguin daroete, eta ihartu dira, eta eraman ditu xirimolac lastoa beçala.
25 Eta noren idurico, noren bardin eguin nautzue? dio Sainduac.
26 Beguiac goiti ematzue, eta ikusaçue norc eguin dituzqueen ceruac; norc daraman molçoan hequietaco armada, eta guciac deitzen dituen beren icenez, bakar bat guibelerat guelditu gabe haren ahal, indar, berthuteen handitasunaren ariaz.
27 Nolaz dioçu, Jacob, nolaz erasten duçu, Israel: Ene bicia gordea da Jaunarençat, eta ene Jaincoac ez daduca ene juiatzeaz arduraric?
28 Ez othe daquiçu, edo ez othe duçu aditu? Jauna da egundainoticaco Jaincoa, lurraren eremuac eguin dituena; ez nekatzen, ez beharcen ez dena, eta haren çuhurcia ecin-barrenduzcoa da.
29 Harec ematen dio nekatuari calipu, eta ahituac direnei berhatzen dute bihotza eta indarra.
30 Nekatuco dira haurrac eta akituco, eta gazteac herbalduretan erorico dira.
31 Bainan beren phesquiça Jaunaren baithan daducatenec, berrituren dute indarra; arranoac beçala harturen dituzte hegalac; lasterca goanen dira, eta ez nekatuco; ibilico dira, eta ez hebainduco.