1 Eta orai adi çaçu, Jacob, ene cerbitzaria; eta çuc, Israel, hautatu çaitudanac.
2 Hau dio Jaunac, çu eguin, moldatu eta çure amaren sabeletic lagundu çaituenac: Ez içan beldurric, Jacob, ene cerbitzaria, eta çu, guiçon guciz çucen nic berecia.
3 Ecen urac ixurico ditut egarri denaren gainera, eta uharrac lur agorrera ene izpiritua ixurico dut çure ondocoen gainera, eta ene benedicionea çure iraulguiaren gainera.
4 Eta belharren artean musquilduren dira, hala-nola sahatsac ur lasterren heguian.
5 Hunec erranen du: Jaunarena naiz horrec Jacoben icenaz aiphatuco du harec bere escuz iscribatuco du: Jaunarena; eta Israelen icenaz edertuco du berea.
6 Hau dio Jaunac, Israelgo erreguec, eta haren berrerosle armadetaco Jaunac Ni naiz lehena, eta ni azquena; eta Jaincoa ez da nitaz landan.
7 Nor da ene iduricoric? Minça bedi eta aguer beça bere burua; eta populu çaharra jarri dudanaz guerozticaco gauçac lerroan aitzinera athera biatzat; ethorquiçuna eta guerthatuco direnac oraidanic erran betza.
8 Ez ici, ez ikara; hau azpalditic adiaraz, eta erran darotzut: Çuec çarete ene lekuco. Nitaz landan othe da Jaincoa, eta nic eçagutzen ez daquedan creatzaile bat?
9 Idola moldatzaile guciac deusic ez dira, eta beren obra maiteenac etzaizcote baliaturen; berac beren ahalquetaco lekuco dira, idolec deus ez dutela ez ikusten ez endelgatzen.
10 Cein da jainco moldatzailea eta deusetaco on ez den itchura bat urthu duena?
11 Huna non ahalquez estalico diren harequin phartedun direnac oro: guiçonetaric dira ecen moldatzaile hequiec: bilduco dira guciac, aguertuco eta icituco eta ahalquez batean estalico dira.
12 Burdina lancen duenac karraca erabilcen du; ikatzarequin eta mailuarequin moldatzen du idola, eta bere besoco indar guciarequin lancen du; gosetuco da eta ahituco; uric ez du edanen, eta akituco da.
13 Çurguinac escuaira hedatzen du arrabotaz aphaincen du idola; escuairatu eta compasaz neurriac hartu ditu eta eguin du guiçon itchura bat bere etchean dagoen guiçon eder bat iduri.
14 Ebaquitzen ditu cedroac, harcen ditu oihaneco çuhamuen erdian çaudecen artea eta haritza; landatzen du pinoa, mina uriac hazten baitu.
15 Guiçonen sucotzat heldu da: çuhamu hequietaric harcen du guiçonac eta berotzen da; kaldatzen ditu eta oguiac erretzen; gaineracoaz, berriz, eguiten du jainco bat eta adoratzen du; itchura bat eguin, eta haren aitzinean ahuspecatzen da.
16 Çuraren erdia suan eçarri du, eta haren erdiarequin xuxendu haraguiac jan ditu; erre du jaquia eta ase da; eta berotu da, eta erran du: Ongui berotu naiz, ikusi dut su ona.
17 Gaineracoaz, berriz, jainco bat, itchura bat beretzat eguin du; haren aitzinean ahuspecatzen da; adoratzen eta othoizten du, dioelaric: Libra neçaçu, çu baitzare ene jaincoa.
18 Deus ez daquite, eta ez dute aditzen; hequien beguiac dira lanhatuac, ez uzteco ikustera eta bihotzez aditzera.
19 Deus ez dute gogoan iragaiten ez dute ez eçagutzen, ez hautematen, errateco: Çur horren erdiaz sua eguin dut; hortaricaco ikatzen gainean erre dut oguia; erre ditut haraguiac, eta jan eta gaineraticoaz eguinen dut idola bat? çur muthur baten aitzinean naiz belhaunicaturen?
20 Çuraren çathi bat hauts eguina da, eta bihotz çoroac adoratzen bercea eta ez du libratuco bere arima, eta ez du erranen: Gueçur bat da beharbada ene escuan.
21 Horietaz orhoit çaite, Jacob, eta çu, Israel, ceren ene cerbitzaria baitzare. Nic eguin çaitut; ene cerbitzaria çare, Israel, ez beneçaçu ahanz.
22 Eceztatu ditut çure tzarqueriac hedoi bat beçala, çure bekatuac lanho bat beçala; bihur çaite ene gana, ceren nic baitzaitut berrerosi.
23 Ceruac, lauda çaçue Jauna, ceren duen urricalpen atheratu; lurraren bazterrac, bozcarioz jauz çaitezte; mendiac, oihanac eta hango çuhaitzac, ocenda çatzue laudoriozco canticac, ceren Jacob berrerosi baitu Jaunac eta Israelen baithan eçarri baitu bere ospea.
24 Huna cer diren Jaunac, çure berrerosleac, eta çure amaren sabeladanic eguin çaituenac: Ni naiz Jauna, oro eguiten ditudana; nic bakarric ditut hedatu ceruac; nic jarri dut lurra, eta nihor etzen enequin.
25 Nic hutsalcen ditut asmaguinen sendagailac, eta erhoarazten aztiac; nic kencen diotet tentua çuhurrei eta nic çoro atheratzen dut hequien jaquitatea.
26 Nic dut ene cerbitzariaren baitharic eraiquitzen hitza, eta bethetzen ene meçularien ahoco aguinça; nic diot Jerusalemeri: Egoiliarrez betheco çare; eta Judaco hiriei: Alchatuac içanen çarete berriz, eta eraiquiren ditut çuen mortuac.
27 Nic diot ondar-leceari: Huts hadi, eta agorturen ditiat hire leceac.
28 Nic diot Cirori: Çu çare ene arçaina, eta çuc betheco duçu ene nahicunde gucia. Nic diot Jerusalemeri: Berrituco çare; eta temploari: Berriz jaiquico çare çure asentuen gainean.