1 Alabainan huna non Jaunac, armadetaco Jaunac Jerusalemdic eta Judatic kenduco dituela ahala eta kabua, oguiaren indar gucia eta uraren indarra oro,
2 Bihozduna eta guiçon guerlaria, juguea eta profeta, aztia eta çaharra,
3 Berrogoi eta hamar guiçonen aitzindaria, eta beguitharte ahalquesuneco guiçona, eta conseilu-emailea, eta etcheguinetaric jaquinena, eta legueco hitzetan arguitua dena.
4 Eta buruçaguitzat emanen ditut haur batzu, eta emaguiçon batzu içanen dituzte nausi.
5 Eta populua jaucico da, guiçona guiçonaren gainera, eta bakotcha bere lagunaren contra; haurrac jaçarrico dio çaharrari, jende xeheac handiei;
6 Ecen guiçonac hartuco du bere anaia, bere aitaren sehia, erranez: Baduçu aldagarria, içan çaite gure buruçagui; aldiz asturugaitz huntan har çaçu manamendua.
7 Hunec ihardetsico du egun hartan, dioelaric: Ez naiz medeatzeco gai, eta ene etchean ez da ez oguiric ez soinecoric; ez beneçaçue eçar populuco buruçagui.
8 Alabainan Jerusaleme egozten da eta Juda erorcen, ceren hequien mihia eta asmuac Jaunaren contra alchatu diren, haren maiestatearen hequien hasarrearazteco.
9 Hequien beguitharteco ahalquegabetasunac ihardetsi du hequiençat; Sodomac beçala oihu eguin dute beren bekatua eta ez dute gorde: çorigaitz hequien biciari! ceren gaizquia ordainez bihurtua baitzaiote.
10 Erroçute prestuari, ongui eguin duelacotz, janen duela bere asmuen frututic.
11 Çorigaitz gaixtaguinari gaizquipean! ecen bere eguincen sana çaio emanen.
12 Cerga-bilçaileec larrutu dute ene populua, eta emaztequiac cituzten nausi. Oi ene populua, dohatsu erraten çaituztenec, hequiec berec enganatzen çaituzte, eta çure aitzineco bidea dute urratzen.
13 Juiatzeco jarria da Jauna, eta populuen juiatzera dihoa.
14 Jauna juiamendutan sarthuco da bere populuco çaharrequin eta buruçaguiequin; çuec ecen alhatu duçue mahastia, eta çuen etcheac, beharrari kendu puscaz betheac dira.
15 Certaco derabilcaçue oin-pean ene populua, eta uspelcatu ditutzue beharren beguitharteac? dio Jaunac, armadetaco Jaincoac.
16 Eta Jaunac erran du: Siongo alabac ceren diren hantu, ceren buruac goraric diren ibili, ceren begui keinuca çabilçan, ceren escu-çaflaca hari ciren, ceren haiçatuqui diren ibili, ceren aphainduz eguin duten urhatsa,
17 Jaunac karçoilduren du Siongo alaben cascoa, Jaunac biphilduco du hequien ilea.
18 Egun hartan Jaunac kenduco diozcate oinetacoen edergailuac eta ilharguixcac,
19 Gatheac, sareac, escumuturrecoac eta burucoac,
20 Ileetaco eta çangarretaco lokarriac, gathetto eta balsamunciac, eta beharrietacoac,
21 Erreztunac eta belharraren gainera dilindan dituzten harri baliosac,
22 Aldatzeco soinac, soingainecoac, belac eta orratzac,
23 Mirailac, athorrac, xingolac eta capac;
24 Eta usain goxoaren orde, urrin tzarra içanen dute; eta hequien guerricoaren orde, soka bat; eta ile cuscuilatuen orde, karçoiltasuna; eta bulhargainecoaren orde, çurdatza.
25 Çuen guiçonic ederrenac ere ezpataren azpira, eta hazcarrac guduan erorico dira.
26 Eta Siongo atheac auhen eta nigarretan egonen dira, eta Sion inconiamendutan lurrean egonen da jarria.