1 Jendaiac, hurbil çaitezte eta adi çaçue; populuac, çaudezte erre; adi beçate lurrac eta harec daducanac, munduac eta harec dakarren guciac.
2 Ecen Jaunaren gaitzidura jendaqui gucian gainean da, haren sepha armada gucien gainean: oro hilcen, oro heriotzeari ematen ditu.
3 Hequien hilac arthiquiac egonen dira, hiliquietaric iganen da urrin gaitza; hequien odola mendietaric çurrutaca goanen da.
4 Eta ceruetaco içarreria gucia iraunguia egonen da, eta ceruac liburu bat beçala bilduco dira, eta hango içarreria gucia erorico da, hostoa mahastitic edo picotic erorcen den beçala.
5 Ecen ceruan horditu da ene marrauça: huna non Idumearen gainera jautsico den, ene justiciaren aguerceco heriotzeari eman dudan populuaren gainera.
6 Jaunaren marrauça odolez bethea da, guicendu da bilgorrez, bildotsen eta akerren odolez, ahari-guicenen odolez; Bofran da ecen Jaunaren bitima, eta heriotzequeta handia Edomen lurrean.
7 Eta licornac jautsico dira hequiequin, eta cecenac botheretsuequin; lurra hordituco da hequien odolaz, eta çothala hequien urinaz;
8 Ecen hau da Jaunaren aspercundeco eguna eta Sionen sari çucembidecoen urthea.
9 Edomgo ur-errecac biketara eta hango çothala sufretara bihurturen dira; eta hango lurra bike kaldatua içanen da.
10 Ez gau, ez egun ez da iraunguituren, bethi gucian iganen da handic kea; guiçalditic guiçaldira desmasian egonen da, menderen mendetan ez da içanen han gaindi iraganen denic.
11 Pelicanoa eta sagarroia içanen dira hango nausi; ibisac eta beleac han eguinen dute beren egoitza; haria haren gainera hedatua içanen da haren eceztatzeco, eta beruna haren desmasatzeco.
12 Hango handiac ez dira han içanen; erregue bat nahiz, galdeca harico dira, eta hango buruçagui guciac eceztatuac içanen dira.
13 Elhorriac eta hausinac sorthuco dira hango etcheetan, laharrac hango hazcargailuetan, eta hura içanen da erainsugueen etzan-leku eta ostruquen alhapide.
14 Eta debruac eta guiçastoac han batuco dira, eta iletsuac bata berceari oihuca harico dira; emasugueac han içanen du bere ohancea eta aurkituren phausua.
15 Han eguinen du sagarroiac bere cilhoa, eta harico ditu umeac, eta inguru-inguru cilhoa eguinic haren gueriçan beroqui iduquiren ditu; han, bat bercea gana bilduco dira miruac.
16 Arduratsuqui bilha çaitezte Jaunaren liburuan, eta iracur çaçue: nic erran hauquietaric bakar batec ez du hutseguinen, ez dira bat bercearen gogait egonen; ceren ene ahotic atheratzen dena, Jaunac da manatua, eta haren izpirituac eçarri ditu batera.
17 Eta harec berac eguin diotzate beren çathiac, eta haren escuac bereci diote Idumea neurrica; behin bethico dute goçaturen, menderen mendetan hura içanen dute egoitzatzat.