Isaiasen Profecia 49 BHNT

1 Irlac, adi çaçue; urrungo populuac, çaudezte atzarriac: Jaunac deithu nau sorthu naicen aitzinetic; ene amaren sabeletic orhoitu da ene icenaz.

2 Eta eçarri du ene ahoa ezpata çorrotza iduri; bere escuco itzalaren azpian gueriçatu nau; eta iduqui nau gueci hautatu bat beçala; bere gueci-uncian gorde nau.

3 Eta erran darot: Ene cerbitzaria çare çu, Israel, ceren çutan ospaturen baitut ene icena.

4 Eta nic erran dut: Alferretan haritu naiz lanari; ariaric gabe eta hutsalquerian ahitu dut ene indarra; Jaunarequin dut beraz ene ikustecoa, eta ene Jaincoaren escuan da ene lana.

5 Eta orai Jaunac, bere cerbitzari ene amaren sabeletic eguin nauenac, erran du haren gana bihurraraz deçadan Jacob; eta Israel ez da bilduco; eta ni Jaunaren beguietan goretsia naiz, eta ene Jaincoa bilhacatu da ene indar.

6 Eta Jaunac erran du: Deus guti da ene cerbitzari içan çaitecen Jacoben leinuen eraiquitzeco eta Israelen ondarren bihurrarazteco: huna non eçarri çaitudan jendaien argui; içan çaitecençat ene ganicaco salbamendua lurraren buruetaraino.

7 Hau dio Jaunac, Israelen berrerosleac, haren sainduac, arbuiatua içan denari, populu gaitzetsiari, nausi direnen gathibuari: Erregueec ikusico çaituzte, buruçaguiac jaiquico dira eta adoratuco çaituzte Jauna gatic, ceren den cin bere aguincetan, eta Israelgo saindua gatic, ceinac baitzaitu hautatu.

8 Hau dio Jaunac: Ene gogaraco orduan ençun çaitut, eta salbamenduco egunean lagundu; çaindu çaitut eta eman populuarequilaco batasunaren ararteco, eraicaraz deçaçun lurra, eta goça primança irigoanac;

9 Eta estecan daudecenei erran dioçoçuten: Ilki çaitezte; eta ilhumbeetan direnei: Aguer çaitezte. Bide gaine-lan alhaturen dira, eta celhai gucietan içanen dira hequien alhapideac.

10 Ez dira ez goseturen, ez-eta egarrituren; beroac eta iguzquiac ez dituzte joco; ceren urricari dituenac hotsematen baitiote, eta ithur-uretan edaranen baititu.

11 Eta ene mendi guciac eçarrico ditut bide ordoqui, eta celhaituco ditut ene bidexca guciac.

12 Huna non heldu diren urrundic, eta huna batzu ipharretic eta itsasotic, eta berceac hegoaldeco lurretic.

13 Ceruac, lauda çaçue Jauna; lurra, bozcarioz jauz hadi; mendiac, errepica çatzue laudoriozco cantuac; ceren Jaunac goçacari ekarri dioen bere populuari, eta urricalduco çaioten bere behar gaixoei.

14 Eta Sionec erran du: Bazterrerat utzi nau Jaunac; Jaunac ahanci nau.

15 Ama batec ahanz othe deçaque bere haurra, ez içateco urricari bere sabeleticaco umea? eta harec ahanz baleça ere, nic halaric-ere çu etzaitut ahanciren.

16 Huna non itchuratu çaitudan ene escuen gainean; çure harrasiac ene beguien aitzinean daude bethi.

17 Ethorri dire berritzaileac; urratzen eta xahutzen cintuztenac ilkico dire çure erditic.

18 Inguruan goiti çatzu beguiac, eta ikusaçu; hauquiec oro bildu dire, ethorri dire çu gana; ene buruaz cin eguiten dut, dio Jaunac, horiez guciez aphainduco çarela edergailu batez beçala, eta andre espos batec beçala çure inguruan eçarrico ditutzula.

19 Ecen çure mortuac, eta eremuac, eta lur deboilatua, orai hestuegui içatera doaci egoiliarren ostearen handiz, eta çu iresten cintuztenac ihes urrun goanen dire.

20 Çure agortasunetic lekoraco semeec erranen dute oraino çure beharrietara: Enetzat hersieguia da toquia; leku eguidaçu, egon ahal nadiençat.

21 Eta çuc çure bihotzean erranen duçu: Norc amatu nau haur hauquiez, ni agor bilhacatua eta haurric eguiten ez nuena; ni ene herri aldetaric eramana eta gathibu? Norc haci ditu, ni utzia eta çurz içan-eta; eta non ciren hauquiec?

22 Hau dio Jainco Jaunac: Huna non jendaietara hedaturen dudan escua; populuen beguietara goraturen dut ene eçagutzaria; eta çure semeac besoetan eta alabac soin gainean ekarriren dituzte.

23 Eta erregueac içanen dira çure unhidaita, eta erreguinac çure unhide; beguithartea lurrerat beheitituz, adoraturen çaituzte, eta çure oinetaco herrautsa milicaturen dute. Eta jaquinen duçu ni naicela Jauna, ceinaren ariaz ez baitira ahalquetan erorico ene iguri daudecenac.

24 Indardunari harrapaquina ken othe daquioque, edo hazcarraren escutaric itzurraraz othe daiteque atzeman duena?

25 Bainan hau dio Jaunac: Bada, indardunari kenduren çaio atzeman duena, eta itzurico da hazcarrari kendua: aldiz nic juiaturen ditut çu juiatu çaituztenac, eta nic salbaturen ditut çure semeac.

26 Çure etsaiei janaracico daroet ber-beren haraguia, eta limurretaz beçala hordituco dira beren odolaz; eta jaquinen du guiçonac ni naicela Jauna çu salbatzen çaituena, eta çure berreroslea, Israelgo hazcarra.