1 Cein da Edometic heldu den hau, Bofratic soineco thindatuequin; bere soinaren barnean eder den hau, bere indarraren handian ibilcen delaric? Ni naiz çucentasunezco hitzen errailea, eta salbatzecotzat guducatzen naicena.
2 Nolaz bada çure jauncia gorria da, eta çure soinecoac, lacoan mahats lehercen hari direnena iduri?
3 Bakarric haritu naiz lacoan lehercen, eta jendaietaric guiçon bat etzen enequin; oincatu ditut ene gaitziduran, eta lehertu ene hasarrean; eta hequien odola hedatu da ene soinecoetan, eta lohitu du ene jauncia oro.
4 Ecen gogoan dut aspercundeco eguna, ethorri da ene berrerospeneco urthea.
5 Ingurura beguiratu dut, eta lagunceco nihor etzen; bilhatu naiz, eta lagundu nauenic ez da içatu; bainan asqui cen ene besoa, eta ene gaitzidurac lagundu nau.
6 Ene iraquiduran oinen azpian erabili ditut populuac; ene gaitziduran hordiaraci ditut, eta lurrerat arthiqui hequien indarrac.
7 Orhoituren naiz Jaunaren urricalmenduez; Jaunaren laudorioac cantaturen ditut Jaunac bihurtu darozquigun gucien gainean eta bere beraztasunaren eta urricalpen handi gucian arabera Israelen etcheari eguin diozcan nihonereco onguien gainean.
8 Eta erran du: Gucia gatic populu hau enea da, ukatzen ez nauten umeac dire: eta hequien salbatzaile eguin da.
9 Hequien hestura gucietan, ez du uko eguin, eta haren aitzineco aingueruac salbatu ditu; bere maithacundean eta bere beraztasunean berac ditu berrerosi, eta soinean ekarri eta jasan ditu mendeco egun oroz.
10 Hequiec ordean hasarrera ekarri dute, eta atsecabe eman diote haren sainduaren izpirituari; eta hura etsai bihurtu çaiote, eta berac herrautsi ditu.
11 Eta orhoitu da Moisen mendeco egunez eta bere populuaz: Non da horiec itsasotic atheratu dituena bere arthaldeco arçainequin? non da horien erdian bere sainduaren izpiritua eçarri duena;
12 Ceinac bere beso ospetsuaz escuin eraman baitu Moise; ceinac urratu baititu urac, bethico gogorcea gatic bere icena;
13 Ceinac eraman baititu ondar-leceac barna, hala-nola mortua gaindi çaldi bat behaztopatzen ez dena?
14 Celhaiera jausten den çaldia iduri, eta Jaunaren izpiritua içatu da haren bidari; hala erakarri duçu çure populua, çure icena ospetsu eguitea gatic.
15 Beguira çaçu cerutic, eta ikusaçu çure egoitza saindu eta çure ospearen erditic; non dire çure karra eta çure indarra, çure barne samur eta urricalmenduac oro? Baratu dire ene gainetic.
16 Alabainan çu çare gure aita; Abrahamec ez gaitu eçagutzen; Israelec ez daqui nor garen: çu çare, Jauna, gure aita, gure berrerostea, eta egundainoticacoa da çure icena.
17 Cergatic ceiherraraci gaituçu, Jauna, çure bideetaric; gogorraraci duçu gure bihotza, ez gaitecen içan çure beldur? Bihur çaite çure cerbitzari, çure primançaco leinuen cariaz.
18 Guti citzaioten çure populu sainduaz nausi içatea; gure etsaiec çango-pean ibili dute oraino çure sainduteguia.
19 Eguinac gare hatsarrian guinen beçala, gure Jaun etzinenean oraino, eta çure icena gure gainera deitzen etzenean.