1 Egun hartan Jauna bere ezpata gogor, handi eta hazcarrarequin ethorrico da Lebiathanen gainera, sugue hagaren gainera, Lebiathanen gainera, sugue carabilcatsuaren gainera; eta hilen du itsasoan den balea.
2 Egun hartan arno oneco mahastiac cantaturen ditu Jaunaren laudorioac.
3 Ni naiz Jauna, hura çaincen dudana; maiz urztatuco dut; beldurreceta bidegaberic eguin dioçoten, çaincen dut gau eta egun.
4 Sepharic ez da ene baithan: nor abiatuco da elhorria eta lapharra beçala ene sistatzen? Oinen azpian ibilico dut eta hambatequin su emanen diot.
5 Ala hobequi iduquiren du ene indarra? Baquea eguin beça enequin, baquea enequin eguin beça.
6 Jacobi oldar eguitera heldu direnen gatic, Israel loratuco da eta aldascatuco, eta haren haciaz betheco dute lurraren gaina.
7 Jaincoac jo othe du hura etsaiac jotzen çuen beçala? edo Israel hila içan othe da, hari hilca hari citzaioena beçala?
8 Çutaz iraicia içan denean, Jauna, neurriz bere hobenen arabera juiatu duçu. Bere sepha gogorraren eztitzera hari cen Jauna, su guehienic çuen orduan ere.
9 Horreletan aria hortaz Jacoben etcheari barkatua içanen çaio bere bekatua; eta hori gucia içanen da haren bekatuaren kenceco, aldareco harri guciac eçarrico dituenean herrausten den harria beçala xehacaturic, lucuac eta temploac lurrerat arthiquiac içanen direnean.
10 Alabainan hiri hazcarra urratua içanen da, hiri ederra utzia eta mortu beçala igorria içanen da; han alhatuco eta han etzanen da erguia, eta janen du hango musquila.
11 Agorteac xahutuco ditu hango uztac; emaztequiac ethorrico dira haren arguitzera; ecen hango populua ez da çuhurra; hargatic hura eguin duena etzaio urricalduren, eta hura jarri duenac ez dio barkaturen.
12 Eta hau guerthatuco da: egun hartan Jaunac joco du hibaiaren errecatic Eguiptoco uharreraino, eta çuec, Israelgo semeac, bat-banazca bilduac içanen çarete.
13 Eta hau guerthatuco da: egun hartan turuta handiac durrundaturen du, eta Asiriarren lurrean galduac cirenac eta Eguiptoco lurrera iraiciac cirenac ethorrico dira, eta adoratuco dute Jauna mendi sainduan Jerusalemen.