1 Ocias erreguea hil den urthean, ikusi dut Jauna jarleku gora-gora batean jarria, eta haren azpian ciren gaucec bethetzen çuten temploa.
2 Jarlekuaren gainaldean xutic çauden serafinac: batec bacituen sei hegal, berceac berce sei; bi hegalez itzalcen çuten Jaunaren beguithartea, eta berce biez gueriçatzen haren oinac, eta berce biez hegaldacan çauden.
3 Eta batac berceari oihu eguiten çuten, eta erraten çuten: Saindu, saindu, saindua, armadetaco Jainco Jauna; haren ospeaz lurra bethea da gucia.
4 Eta oihu hortara, atheac gain-behera dardaratu dira, eta kez etchea bethe.
5 Eta erran içan dut: Çorigaitz niri ceren ixilic naicen egon; ceren naicen guiçon bat ezpainez lohia; eta ezpainac lohituac dituen populu baten erdian nago, eta armadetaco erregue Jauna ikusi dut ene beguiz.
6 Eta serafinetaric bat hegaldatu da ene gana, eta escuan çuen ikatz gorri bat, aldaretic suhatsequin hartu çuena.
7 Eta uquitu du ene ahoa eta erran: Huna non ikatzac uquitu darozquitzun ezpainac, eta içanen dira çure gaizquia kendua eta çure bekatua garbitua.
8 Eta aditu dut Jauna erraten: Cein igorriren dut? nor goanen çaicu? Eta ihardetsi dut: Huna ni, bidal neçaçu.
9 Eta erran darot: Çoaz, eta erroçu populu horri: Ençun çaçue ongui, eta ez adi; ikusaçue beguiz, eta eçagut ez.
10 Itsu çaçu populu horren bihotza, gor çatzu horren beharriac, eta hersatzu horren beguiac, beldurrez-eta ikus deçaten horren beguiec, ençun horren beharriec, adi horren bihotzac, eta bihur dadien, eta senda deçadan.
11 Eta nic erran dut: Noiz arteo, Jauna? Eta ihardetsi du: Hiriac deboilatuac eta egoiliarric gabe, etcheac guiçon bat gabe, lurra mortu guelditu arteo.
12 Jaunac urrunera haiçaturen ditu guiçonac, eta berhaturen da lurraren erdian utzia içan dena.
13 Eta xahupena ethorriren da oraino haren gainera, eta hura Jaunaren gana bihurturen da, eta erakuspenetan içanen da hala-nola tirrimintin-ondoa, hala-nola bere adarrac hedatzen dituen haritza; eta haren baithan guelditu ditaqueena, haci saindua içanen da.