1 Eta guerthatu cen, Ecequias erregueac aditu çuenean hori, urratu cituela bere soinecoac, eta çaku batez inguratu eta Jaunaren etchean sarthu cela.
2 Eta igorri cituen Eliacim, bere etcheguiçona, eta Sobna iscribaua, eta aphecetaric çaharrenac, çakuz estaliric, Amosen seme Isaias profeta gana.
3 Eta hauquiec erran çaroten Isaias: Hau dio Ecequiasec: Atsecabezco, eta açurriazco, eta burhozco eguna egun hau! Ecen haurrac ethorri dira sorceco heinera, eta minetan denac ez du erditzeco indarric.
4 Çure Jainco Jaunac nolazbait aditu ahal ditu Errabsacesen solasac, Asiriarren erregue bere nausiac, Jainco biciaren burhoztatzera igorri duenarenac, eta çure Jainco Jaunac aditu dituen hitzez irain eguitera. Alcha çaçu beraz çure othoitza kausitzen diren ondarrençat.
5 Eta erregue Ecequiasen cerbitzariac ethorri ciren Isaiasen gana.
6 Eta Isaiasec erran çaroeten: Hau erranen dioçuete çuen nausiari: Hau dio Jaunac: Ez ici aditu ditutzun hitzez, Asiriarren erregueren muthilec ni burhoztatu nautenez.
7 Huna non hats bat emanen diodan gainera, eta adituco du berri bat, eta itzulico da bere lurrera, eta bere lurrean erorraracico dut ezpataren azpira.
8 Errabsaces aldiz itzuli cen, eta atzeman çuen Asiriarren erregue Lobnaren guducatzen hari cela; aditu çuen ecic Laquistic goana cela.
9 Eta Asiriarren erreguec aditu çuen Tharacaz, Ethiopiaco erreguez, erraten çutela: Ilki da çuri gudu ematera. Hori aditu çuenean, berri-eramaileac igorri ciozcan Ecequiasi, cioelaric:
10 Hau erranen dioçue Judaco erregue Ecequiasi: Ez beheça engana hire Jaincoac, ceinaren baithan baitaducac hire phesquiça, erraten ducalaric: Ez da Asiriarren erregueren escura arthiquia içanen Jerusaleme.
11 Huna, aditu dituc Asiriarren erregueec eguin diozcatenac oro, xahutu dituzten lur guciei; eta hi itzuriren ahal haiz?
12 Jendaietaco jaincoec atheratu othe dituzte ene arbasoec xahutu dituztenac, Goçam, eta Haram, eta Erreseph, eta Edenen ume Thalasarren cirenac?
13 Non dira Ematheco erregue, eta Arphadeco erregue, eta Sepharbaimgo hirico, eta Anaco, eta Abaco erregue?
14 Eta Ecequiasec barri-ekarleen escutic hartu cituen gutunac, eta iracurtu cituen, eta igan cen Jaunaren etchera; eta Ecequiasec hedatu cituen Jaunaren aitzinean.
15 Eta Ecequiasec Jaunari othoitz eguin cioen, erraten çuelaric:
16 Armadetaco Jauna, Israelgo Jaincoa, querubinen gainean jarria çaudena; çu çare lurreco erresuma orotaco Jainco bakarra; çuc eguin ditutzu ceru-lurrac.
17 Ukur-çaçu, Jauna, çure beharria, eta adi çaçu; çabal çatzu, Jauna, çure beguiac, eta ikusaçu; eta adi çatzu Senaqueribec Jainco biciaren burhoztatzeco igorri solasac guciac.
18 Alabainan eguia da, Jauna, Asiriarren erregueec mortu eguin dituztela lurrac, eta hequietaco herrialdeac.
19 Eta suari eman diozcate hequietaco jaincoac; alabainan etziren jainco, bainan-bai çur eta harri, guiçonen escuetaco lanac; eta puscacatu dituzte.
20 Eta orai, gure Jainco Jauna, salba gaitzatzu haren escutic; eta lurreco erresuma guciec eçagut beçate, çu bakarra çarela Jauna.
21 Eta Amosen seme Isaiasec Ecequiasen gana bidali çuen, cioelaric. Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Asiriarren erregue Senaqueriben gainean çuc othoiztuaz,
22 Hitz hau erran du Jaunac Senaqueribez: Escarnio eta irain eguin darozquitzu, Siongo alaba garbia; çure ondotic burua gorgoinatu du, Jerusalemeco alaba.
23 Nori arthiqui dioc escarnio? nori arthiqui burho? noren contra alchatu duc minçoa, goititu hire beguietaco hampurusqueria? Israelgo sainduaren contra.
24 Hire muthilen ahoz escarnio Jaunari dioc arthiqui, eta erran içan duc: Ene orga-lasterren ostearequin igan naiz mendien bizcarrera, Libanen cascoetara: ebaquiren ditut hango cedro gorac eta hango içai hautac, eta sarthuren naiz haren muthurraren gain-gainera, haren Carmeleco oihanera.
25 Nic eguin dut cilhoa, eta nic edan ura; eta ene oinaren hatzac agortu ditu ixtunetaco erreca guciac.
26 Ez othe duçu aditu cer eguin diodan beihala? Aspaldico egunetaric nic erabaqui dut hori, era orai burutu dut, eta hori eguina da guerlarien munhoen eta hiri hazcarren eragozteco.
27 Eta hango egoiliarrac, escuac eroriac, ikaran jarri dira eta ahalquez urthu; eguin dira bazterretaco belharra eta alhapidetaco sorhoa iduri, eta hegazteguietaco belhar çohitu baino lehen iharcen dena beçala.
28 Banaquizquian hire egon-leku, hire sar-ilki, hire sepha çoroac ene contra.
29 Fhuliaca hindabilanean ene contra, hire hampurusqueriaren burrumba igan duc ene beharrietara. Eçarrico daiat beraz muthurreco bat sudur-mizpiretan, cabrestua ahoan, eta ethorri haicen bideaz eramanen haut guibelerat.
30 Bainan çuretzat, Ecequias, hau içanen duçu eçagutzari: Aurthen jan çaçu bere baitharic sorcen dena, heldu den urthean fruituetaric bici çaite; hirugarren urthean, berriz, erain çaçue eta uzta, landa çatzue mahastiac eta jan hequien fruituetaric.
31 Judaren etchetic salbatu ditaqueenac eta guelditu denac, erroac arthiquiren ditu beherean eta fruituac ekarrico ditu gainean;
32 Ecen Jerusalemetic ilkico dira ondarrac, eta Siongo menditic salbamenduco adarra: armadetaco Jaunaren karrac eguinen du hori.
33 Horren gatic, Jaunac hau dio Asiriarren erreguez: Ez da hiri huntara sarthuco, eta ez du hunat gueci bat arthiquico, eta erredola ez da huntaz nausituco, eta hunen inguruan hersgailuric ez du alchatuco.
34 Cein bidez ethorri, hartaz itzulico da, eta hiri huntan ez da sarthuco, dio Jaunac.
35 Eta gueriçaturen dut hiri hau, salba deçadan ene gatic eta ene cerbitzari Dabiden gatic.
36 Bada, Jaunaren ainguerua ilki cen, eta Asiriarren campetan jo cituen bederatzitan hogoi eta borz mila guiçon. Eta goicean jaiquitzean, hara guciac gorphutz cirela.
37 Eta Senaquerib Asiriarren erregue ilki cen eta goan, eta bihurtu cen eta Niniban egotu cen.
38 Eta guerthatu cen, temploan adoratzen çuelaric Nesroc bere jaincoa, Adramelequec eta Sarasarrec, bere semeec, jo çutela ezpataz; eta Ararateco lurrera ihes eguin çuten; eta haren orde, erreguinatu cen Asarhadon haren semea.