1 Abiaduratic, arinduac dira Çabulonen lurra eta Nefthaliren lurra, eta azquenerat dorphetua da itsasoco bidea, Jordanez haindian, jendaien Galileacoa.
2 Ilhumbeetan çabilan populuac argui handi bat ikusi du: herioaren itzaleco ephaitzetan egoten cirenei atheratu çaiote argui bat.
3 Berhatu duçu populua; eta handitu ez duçu bozcarioa. Çure aitzinean dira bozturen, uztan boztuco direnac, hala-nola bozcarioz baitira jauzten garhailariac, harrapaquina eguinic bereztean buluzquinac.
4 Alabainan hautsi ditutzu populua lehercen çuen uztarria, eta haren bizcarra larrutzen çuen açotea, eta cerga-bilçailearen makila, hala-nola Madianen egunean.
5 Ecen borchacaco eta tarrapata batean eguin harrapaquina eta odolez kutsatu soinecoa, erretzera arthiquiac eta suaren bazca içanen dira;
6 Ecen haur bat sorthu çaicu, eta seme bat emana içan çaicu; eta buruçaguitasuna haren sorbalden gainean jarria içan da; eta deithua içanen da, Ederresgarria, Conseilaria, Jaincoa, Hazcarra, dathorren mendearen Aita, baquezco Buruçaguia.
7 Haren jauntasuna hedaturen da, eta baqueac akabançaric içanen ez du; Dabiden tronuan eta haren erreinuaren gainean da jarriren, hura finca eta hazcar deçan çucentasunean eta çucembidean ordutic eta bethi guciraino: armadetaco Jaunaren karrac eguinen du hori.
8 Jaunac hitza igorri dio Jacobi, eta Israelen baithan bethe içan da.
9 Eta jaquinen dute Efraimgo populu guciac eta Samariaco egoiliarrec, ceinec baitiote beren bihotzeco buruiope eta hampurusquerian:
10 Erori dira adrailuac; bainan harri picatuz eguinen ditugu etcheac; sicomorac ebaqui dituzte, bainan cedroac emanen ditugu ordain.
11 Eta Jaunac populu horren gainera jaicaraciren ditu Errafinen etsaiac, eta tarrapatan eracarriren ditu haren etsaiac,
12 Siriarrac iguzqui-haicetic eta Filistindarrac mendebaletic; eta aho betheca iretsiren dute Israel. Horiec oroc ez dute jabaldu Jaunaren hasarrea, bainan hedatua da oraino haren escua.
13 Eta populua, jotzen çuenaren gana ez da bihurtu; eta armadetaco Jauna ez dute bilhatu.
14 Eta Jaunac Israeldic egun batez ebaquiren ditu burua eta buztana; manupecoa eta aitzindaria.
15 Çahar eta ohoratzeco dena, hura da burua; eta profeta gueçur-irakaslea, hura da buztana.
16 Eta populu hura dohatsu derratenac, enganatzaile batzu içanen dira; eta dohatsu aiphatuac, hondatuac içanen dira.
17 Hargatic Jauna ez da arraituren Israelgo gazteriaren gainean; eta urricalduren etzaiote hango umeçurz, alhargunei; ceren diren oro aleguiacari tzar batzu, eta çoroqueriaric baicen ez derasatelacotz aho guciec. Horiec oroc ez dute jabaldu, Jaunaren hasarrea, bainan oraino hedatua dago haren escua.
18 Alabainan tzarqueria sua beçala da biztu, laharrac eta elhorriac iretsiren ditu; eta oihana barna oro errez goanen da, eta xirimolaca igorriren du kea.
19 Armadetaco Jaunaren hasarrera, ikaraturen da lurra, eta populua içanen da suaren pusca iduri: guiçonac ez du guphidetsiren bere anaia.
20 Eta escuinerat eguinen du, eta gosez egonen da; eta ezquerrean janen du, eta ez da aseco; bakotchac iretsico du bere besoco haraguia; Manasec Efraim, Efraimec Manase, eta biec Juda.
21 Horiec oroc ez dute jabaldu Jaunaren hasarrea, eta hedatua dago oraino haren escua.