Isaiasen Profecia 45 BHNT

1 Hau dio Jaunac ene cristo Cirori, ceinaren escuina hartu baitut, haren escupean eçarceco jendaiac, eta ihes erregueac igorceco, eta atheac haren aitzinean çabalceco, eta ez ditecen atheac hers.

2 Ni goanen naiz haren aitzinean eta aphalduren ditut lurreco handi-mandiac; urraturen ditut cobrezco atheac eta çathicaturen burdinazco hagac.

3 Emanen darozquitzut gordeac diren aberastasunac, eta ixilicacoac aguertuco, jaquin deçaçun ni naicela Jauna, Israelgo Jainco, çu çure icenaz deithu çaitudana.

4 Eta deithu çaitut, Jacob ene cerbitzaria gatic, eta Israel ene hautetsia gatic; deithu çaitut çure icenaz; berce bat ere eman darotzut, eta ez ninduçun eçagutzen.

5 Ni Jauna naiz, eta ez da berceric; nitaz landan ez da Jaincoric; nic guerricatu çaitut, eta ez ninduçun eçagutzen;

6 Jaquin deçaten iguzquia jaiquitzen den toquitic etzaten den lekuraino bici direnac ez dela ni baicen Jaincoric. Ni naiz Jauna, eta berceric ez da.

7 Nic eguiten dut arguia, nic ilhuna; nic eguiten dut baquea, nic sorrarazten gaitza; ni naiz Jauna, horiec oro eguiten dituena.

8 Ceruac, gain-behera igorraçue ihinça; hedoiec uria beçala jautsaraz beçate prestua; idec bedi lurra, eta salbatzailea belharra beçala athera beça, eta çucentasuna sor bedi harequin; hura nic, Jaunac, eguin içan dut.

9 Çorigaitz bere eguileari jaçarcen dioenari! lurrezco baxera pusca! Buztinac baxereguileari erraten othe dio: Cer hari haitz, hire lanac ez dic plantaric?

10 Çorigaitz bere aitari erraten dioenari: Certaco aitatzen çare? eta bere amari: Certaco amatzen çare?!

11 Hau dio Jaunac, Israelgo saindu haren eguileac: Galda daroztatzue guertatuco direnac; bilha neçaçue ene haurrez eta ene escuetaco eguincez.

12 Nic eguin içan dut lurra, eta haren gainean guiçona nic creatu dut; ene escuec hedatu dituzte ceruac, eta nic eman ditut manuac hango armada guciari.

13 Nic eraiquiren dut hura, çucenari eman dioçon bere bidea, eta aphainduren ditut haren bide guciac; harec berrituren du ene hiria, eta gathibutasunetic igorriren ditu ene haurrac, ez dirutan, ez emaitza truc, dio armadetaco Jainco Jaunac.

14 Hau dio Jaunac: Eguiptoco languilea, eta Ethiopiaco tratularia, eta Sabaco guiçon handiac iraganen dira çure gana, eta çureac içanen dira: Çure ondotic ibilico dira, escu-burdinaz lothuric dira ibilico; eta ahuspecaturen çaizquitzu eta othoizturen çaituzte, diotelaric: Çure baithan bakarric da Jaincoa, eta çutaric campoan Jaincoric ez da.

15 Çu çare eguiazqui Jainco gordea, Israelgo Jaincoa, salbatzailea.

16 Gueçur-orhatzaileac ahalquetan eta gorrituric erori dira guciac; ahalquea soinean goan dira batean.

17 Jaunac Israel salbatu du bethirainoco salbamenduz; etzarete menderen mendetaraino ahalquez gorrituren.

18 Ecen hau dio Jaunac, ceruac creatu dituenac, lurra moldatu eta eguin duen Jaincoac berac, eta haren obratzaileac; hura ez baitu alferretan eguin, eta jendeac egoteco moldatu baitu: Ni naiz Jauna, eta berceric ez da.

19 Ez naiz minçatu gordeca, lurreco toqui ilhun batean; ez daroet alferretan erran Jacoben umeei: Bilha neçaçue. Ni naiz Jauna, çucenaren arabera minço naicena, gauça çucenac irakasten ditudana.

20 Bil çaitezte, eta çatozte, eta batean hurbil çaitezte, jendaietaric salbatuac içan çaretenac; jaquingabeac dira çurezco molde eguiten, eta salbatzen ez duen jainco bati othoizca hari direnac.

21 Minça çaitezte, çatozte eta elkarren artean conseilu har çaçue norc hastapenetic adiaraci du hau? norc orduan aitzinetic erran içan du? Ez othe nic, Jaunac, eta ez da guehiago nitaz landan Jaincoric? Jainco çucen, salbatzen duenic, ez da ni baicic.

22 Lurraren bazterrac oro, ene gana bihur çaitezte, eta salbatuac içanen çarete, ceren ni bainaiz Jaincoa, eta berceric ez baita.

23 Cin eguin dut ene buruaz; çucembideco hitza ilki da ene ahotic, eta bihurturen ez da,

24 Belhaunac ene aitzinean lurra joco duela, mihiac ene icenaz duela cin eguinen.

25 Erranen du beraz: Jauna baithan dira ene çucentasuna eta ene ahala. Populuac haren ganat ethorrico dira, eta hari bihurri eguiten ciotenac ahalquetara içanen dira arthiquiac.

26 Israel ganicaco iraulgui gucia Jauna baithan içanen da çucençat atheratua eta laudatua.