2 Ceruac, adi çaçue; lurra, emac beharria; ceren Jaincoa baita minçatu. Haci eta alchatu ditut haurrac; hequiec aldiz nardatu dira nitaz.
3 Idiac eçagutzen du bere jabea, eta astoac bere nausiaren heia: Israelec ordean ez nau eçagutu, eta ene populuac ez du aditzaric.
4 Çorigaitz jendaqui bekatoreari, populu tzarqueriac thoilduari, iraulgui gaixtoari, ume galduei! Bazterrerat utzi dute Jauna, burhoztatu dute Israelgo saindua, atzetu dira guibelerat eguinez.
5 Gaurguero non joco çaituztet, leguearen hausten berhatuz cihoztenac? Buru guciac hagoranduac, bihotz guciac eroriac dira.
6 Oin-çolatic buru-cascora, hequietan nihon ez da aurkinça sasual bat; sarrasqui, uspel, çauri hantu, ez dira ez lothuac, ez erremedioz gançutuac, ez olioz goçatuac.
7 Çuen lurra mortu eguina da, çuen hiriac suz erreac; arrotzec çuen aitzinean iresten dute çuen herria, eta desmasiatua içanen da hala-nola guerlateco xahupenean.
8 Siongo alaba içanen da trebes utzia hala-nola mahastian etchola, concombre-alhorrean xolopioa, eta xahutzen hari den hiria beçala.