24 Aria hortaz, dio armadetaco Jainco Jaun, Israelgo hazcarrac: Baiqui! sosegu emanen diot ene buruari ene etsaien gainean, asperturen naiz ene etsaiez.
25 Eta çure gainera itzuliren dut escua, eta çure cepha kenduren dut xahu-xahua eguin arteo, eta edequiren dut çutan den ezteinu gucia.
26 Eta çure juieac berriz jarriren ditut lehen ciren beçala, eta bilçarlariac beihala beçala; guero deithuco çare prestuaren hiria, hiri fidela.
27 Juiamenduaz berrerosico da Sion, eta çucentasunac bihurraracico du.
28 Jaincoac batean lehertuco ditu gaixtaguinac eta bekatoreac, eta iraunguiac içanen dira Jauna bazterrerat utzi dutenac.
29 Ahalquetara arthiquiac içanen dira idolez, ceinei sacrificatu baitute; eta ahalquez gorrituco çarete hautatu ditutzuen baratzeen ariaz;
30 Hostoac erorcen çaizcon haritza beçala eta uric gabeco baratze bat iduri içaten çaretenean.