6 Oin-çolatic buru-cascora, hequietan nihon ez da aurkinça sasual bat; sarrasqui, uspel, çauri hantu, ez dira ez lothuac, ez erremedioz gançutuac, ez olioz goçatuac.
7 Çuen lurra mortu eguina da, çuen hiriac suz erreac; arrotzec çuen aitzinean iresten dute çuen herria, eta desmasiatua içanen da hala-nola guerlateco xahupenean.
8 Siongo alaba içanen da trebes utzia hala-nola mahastian etchola, concombre-alhorrean xolopioa, eta xahutzen hari den hiria beçala.
9 Armadetaco Jaunac utzi ez balerocu hacia, Sodoma beçala eta Gomorharen idurico içanen guinen.
10 Jaunaren hitza adi çaçue, Sodomaco buruçaguiac; Gomorhaco populua, beharriaz ardietsac gure Jaincoaren leguea.
11 Cer çait niri çuen bitimaqueta? dio Jaunac. Bethea naiz; ez dut nahi çuen aharien holocaustaric, ez abereen bilgorric, ez aratcheen odolic, ez-eta bildots eta akerrenic.
12 Ene aitzinera ethorri çaretenean, norc halacoric galdatu içan du çuen escuetaric, çuec ibilceco ene lorioetan?