14 Ene escuac populuen indarra atzeman du xori ohance bat beçala; eta nola bilcen baitira nombait utziac diren arrolceac, hala bildu dut nic batera lurra oro; eta nihor ez da içan hegal bat higuitu, ahoa idequi, heiagora bat eguin duenic.
15 Haizcora handitzen othe da hartaz ebaquitzen hari denaren contra, edo cerra alchatzen othe da hura erabilcen duenaren contra? Orobat laiteque baldin cigorra jaiquitzen balitz hura alchatzen duenaren contra, edo makila jaiquitzen balitz, nahiz ez den egur bat baicic.
16 Hargatic Jaunac, armadetaco Jaincoac ihardura igorriren du Asurren gorietara; eta haren ospearen azpian biztuco da su bat suco garra beçala erretzen harico dena.
17 Eta su hartan içanen da Israelgo arguia, eta garrean Israelgo saindua; eta sutan jarrico eta iretsiac içanen dira egun batez Asurren elhorriac eta laharrac.
18 Eta haren oihaneco eta haren Carmeleco ospea, arimatic heçurretaraino iretsia içanen da, eta bera ikara gorrian ihes ibilico.
19 Eta haren oihaneco egur-ondarrac, beren gutiaren gatic kondaturen dira, eta haur batec iscribatuco ditu.
20 Eta guerthatuco da egun hartan, Israeldic guelditu eta Jacoben etchetic itzuri direnec ez dutela bermatzerat eguinen beren joilearen gainean, bainan cinqui bermaturen direla Jaunaren, Israelgo sainduaren gainean.