17 Eta su hartan içanen da Israelgo arguia, eta garrean Israelgo saindua; eta sutan jarrico eta iretsiac içanen dira egun batez Asurren elhorriac eta laharrac.
18 Eta haren oihaneco eta haren Carmeleco ospea, arimatic heçurretaraino iretsia içanen da, eta bera ikara gorrian ihes ibilico.
19 Eta haren oihaneco egur-ondarrac, beren gutiaren gatic kondaturen dira, eta haur batec iscribatuco ditu.
20 Eta guerthatuco da egun hartan, Israeldic guelditu eta Jacoben etchetic itzuri direnec ez dutela bermatzerat eguinen beren joilearen gainean, bainan cinqui bermaturen direla Jaunaren, Israelgo sainduaren gainean.
21 Ondarrac bihurturen dira, Jacoben ondarrac, diot, Jainco hazcarra gana.
22 Ecen baldin çure populua, oi Israel, itsasoco legarra beçala balitz ere, hartaco ondarrac dira bihurturen; eta ondar guti harec jabalduren du Jaincoaren justicia.
23 Alabainan Jaunac, armadetaco Jaincoac lurraren erdian eguinen du xahupen eta gutitze handi bat.