23 Alabainan Jaunac, armadetaco Jaincoac lurraren erdian eguinen du xahupen eta gutitze handi bat.
24 Horren gatic hau dio armadetaco Jainco Jaunac: Ene populu Sionen çaudecena, ez içan Asurren beldur; çaharoaz joco çaitu, eta Eguiptoco bidean bere makila alchatuco du çure gainera.
25 Oraino aphur bat, oraino guti bat, eta ene gaitzidurac eta ene sephac gaindi eguinen dute haren gaixtaquerien gainera.
26 Armadetaco Jaunac haren gainera alchaturen du açotea, hala-nola Madiani eguin içan baitzaroen Orebeque harrian, eta bere çaharo hura alchaturen du Eguiptoco bidean, beihala itsasoaren gainera eguin çuen beçala.
27 Eta hau guerthaturen da egun hartan: Asurren hazta kendua içanen da çure sorbaldetaric, eta haren uztarria çure lephotic, eta uztarria ustelduren da olioric gabe.
28 Aiathera ethorriren da, Magronen iraganen da, Macmasen utzico ditu bere puscac.
29 Laster iraganen dira; Gaba da gure jartoquia: harritu da Errama; Gabaath Saulena ihesari eman da.