26 Armadetaco Jaunac haren gainera alchaturen du açotea, hala-nola Madiani eguin içan baitzaroen Orebeque harrian, eta bere çaharo hura alchaturen du Eguiptoco bidean, beihala itsasoaren gainera eguin çuen beçala.
27 Eta hau guerthaturen da egun hartan: Asurren hazta kendua içanen da çure sorbaldetaric, eta haren uztarria çure lephotic, eta uztarria ustelduren da olioric gabe.
28 Aiathera ethorriren da, Magronen iraganen da, Macmasen utzico ditu bere puscac.
29 Laster iraganen dira; Gaba da gure jartoquia: harritu da Errama; Gabaath Saulena ihesari eman da.
30 Galimgo alaba, eguiçan marruma; atzar, Laisa, eta hi, Anathoth gaixoa.
31 Medemenac ihesari jo du: Gabimdarrac, eguiçue bihotzez.
32 Eguna da oraino Nobera helceco: dardaraturen du bere escua Siongo alabaren mendiaren eta Jerusalemgo munhoaren gainera.