28 Aiathera ethorriren da, Magronen iraganen da, Macmasen utzico ditu bere puscac.
29 Laster iraganen dira; Gaba da gure jartoquia: harritu da Errama; Gabaath Saulena ihesari eman da.
30 Galimgo alaba, eguiçan marruma; atzar, Laisa, eta hi, Anathoth gaixoa.
31 Medemenac ihesari jo du: Gabimdarrac, eguiçue bihotzez.
32 Eguna da oraino Nobera helceco: dardaraturen du bere escua Siongo alabaren mendiaren eta Jerusalemgo munhoaren gainera.
33 Bainan Jaunac, armadetaco Jaincoac puscaturen du lurrezco uncia lazturaren erdian; larria içanen da arraildua, handia aphaldua.
34 Haizcoraz ebaquiac içanen dira oihan belçac, eta Liban erorico da bere çuhaitz luceequin.