4 Burdinen azpian makurtuac ez içateco, eta hilac içan direnequin ez erorceco? Horiequin ororequin Jaunaren hasarrea ez da jabaldua, bainan hedatua da oraino haren escua.
5 Çorigaitz Asurri! Hura da ene sepharen cigorra eta makila; haren escuan da ene asperra.
6 Jendaia malçur baten gana bidaliren dut; ene hasarrean ikusten dudan populu baten contra meçuturen dut, eraman detzan buluzquinac, bil deçan harrapaquina, eta jendaia hura oin-petara arthic deçan carriquetaco lohia beçala.
7 Harec ordean, ez holacoric burutan, ez horrelaco asmuric bihotzean ez du içanen; bainan haren bihotza xahutzera, eta jendaia ez gutiren hilcera baicic ez da harico.
8 Erranen du ecic:
9 Ene aitzindariac ez othe dira hambatean erregue batzu? Ez othe da ene-peco nola Carcamis, hala Calano; nola Arphad, hala Emath? Samaria ez othe Damas beçala?
10 Nola ene escuac atzeman baititu idolen erresumac, hala eramanen ditu Jerusalemdic, eta Samariatic hango jaincomoldeac.