6 Jendaia malçur baten gana bidaliren dut; ene hasarrean ikusten dudan populu baten contra meçuturen dut, eraman detzan buluzquinac, bil deçan harrapaquina, eta jendaia hura oin-petara arthic deçan carriquetaco lohia beçala.
7 Harec ordean, ez holacoric burutan, ez horrelaco asmuric bihotzean ez du içanen; bainan haren bihotza xahutzera, eta jendaia ez gutiren hilcera baicic ez da harico.
8 Erranen du ecic:
9 Ene aitzindariac ez othe dira hambatean erregue batzu? Ez othe da ene-peco nola Carcamis, hala Calano; nola Arphad, hala Emath? Samaria ez othe Damas beçala?
10 Nola ene escuac atzeman baititu idolen erresumac, hala eramanen ditu Jerusalemdic, eta Samariatic hango jaincomoldeac.
11 Samariari eta haren idolei eguin diotedana, ez othe diotet eguinen Jerusalemeri eta haren jaincomoldeei?
12 Bainan Jaunac bere eguitecoac akabatu dituqueenean Siongo mendian eta Jerusalemen, hau içanen da: Asurgo erregueren bihotz hantuaren fruitua ikusiren dut; ethorriren naiz haren begui harroen buruiopearen gainera;