10 Egun hartan, jendaiec errequeituren dute Jeferen gandoa; ceina populuen eçagutzari, gora egonen baita, eta ospetsu içanen da haren hobia.
11 Eta egun hartan hau guerthatuco da: Jaunac bigarren aldico hedaturen du bere escua goçatzecotzat bere populuaren ondarra, itzuria Asiriarrei, Eguiptoari, Phetrosi, Ethiopiari, Elami, Senaarri, Emathi eta itsasoco irlei.
12 Eta eçagutzari bat alchaturen du jendaien erdian, eta bilduren ditu Israelgo ihesliarrac, eta lurraren lau izquinetaric elkarganaturen ditu Judatic barraiatuac cirenac.
13 Eta Efraimen bekaizgoa kendua içanen da, eta Judaren etsaiac galduac içanen dira; eta Efraim ez da Judaren bekaitz içanen, eta Juda ez da Efraimen contra guducatuco.
14 Itsasoz hegaldaca joco dute Filistindarren gainera, batean larrutuco dituzte iguzqui-aldeco umeac; Idumeac eta Moab-herriac eçagutuco dute hequien manamendua, eta Amonen umeec amor eguinen daroete.
15 Jaunac deboilaturen du Eguiptoco itsasoaren mihia, eta alchaturen du bere escua hibaiaren gainera bere hatsaren indarrean, eta joco du bere çazpi errequetan, haletan non oinetacoequin iraganen baita hartan gaindi.
16 Eta ene populu ondar Asiriarrei itzuriarençat bide bat içanen da, hala-nola içatu baitzen Israelençat Eguiptoco lurretic igan cen egun hartan.