3 Eta Jaunaren beldurrezco izpirituac betheco du. Ez du juiatuco beguien ikusiaren arabera, ez-eta jaçarrico beharrien adituaren arabera;
4 Bainan çucembidean juiatuco ditu beharrac, eta çucentasunean jaçarrico du lurreco gaixoen alde; eta bere ahoco cigorraz joco du lurra, eta bere ezpainetaco hatsaz hilen du gaixtaguina.
5 Çucentasuna içanen da haren guerrunce eta fedea haren guerrico.
6 Otsoa egonen da bildotsarequin; lehoinabarra pitticarequin etzanen da; aratchea, lehoina eta ardia elkarrequin egonen dira, eta haur batec eraguinen daroete.
7 Aratchea eta harça batean alhatuco dira; hequien umeac elkarrequin etzanen dira, eta lehoinac idiac beçala janen du lastoa.
8 Bulharretic lekora haurra dostatuco da aspicaren cilhoaren gainean, eta higüindua denac bere escua eçarrico du basilicaren harpean.
9 Cierpe horiec ez dute dainuric eguinen ez-eta hilen ene mendi saindu gucian, ceren Jaunaren jaquitateaz bethea baita lurra, itsasoco urec estalcen duten beçala.