1 Babilonaren desmasia, Isaiasec, Amosen semeac ikusia.
2 Mendi hedoitsuaren gainean gora çaçue eçagutzaria; alcha çaçue minçoa, gora escua, eta atheetan sar beitez aitzindariac.
3 Manatu ditut ene sainduetsiac, eta ene sephan deithu ditut ene hazcarrac, bozcarioz ene ospean jauzten direnac.
4 Mendietan agueri da ostearen haroa, populu-murruen burrumba iduri: hori da erregueen eta jendaia bilduen harramança. Armadetaco Jaunac manatu ditu guerlaco guiçonac,
5 Urrungo lurretaric, orciaren berce burutic heldu direnac. Huna Jauna eta haren hasarrearen tresnac, lur guciaren xahutzerat abian.