11 Eta ethorriren naiz ikarcera lurreco gaizquiac, eta gaixtaguinen contra, hequien tzarqueriac, eta baraturen dut leguegabecoen hampurusqueria, eta aphalduren dut hazcarren oçartasuna.
12 Guiçona bakanago içanen da urhea baino, urhe garbiena baino.
13 Hortaz guehiago, iharrosiren dut cerua; eta lurra bere toquitic aldaraturen da, armadetaco Jaunaren gaitzidura gatic, eta haren hasarrearen iraquiduraco egunaren ariaz.
14 Eta Babilona içanen da orkatz ume ihes dihoana iduri, eta ardia beçala; eta bilceco nihor ez da içanen; batbederac bere herritarretara eguinen du, bakotcha bere lurrera ihes goanen da.
15 Atzeman gucia hila içanen da; eta ethorcera guerthaturen dena ezpataren azpira erorico da.
16 Beguien aitzinean phorroscaturen diozcate beren haurrac; biluciren diozcate etcheac, eta borchaturen emazteac.
17 Huna non hequien gainera eraiquiren ditudan Mediarrac, ceinec ez baitute cilharric bilhatuco, ez-eta urheric nahico;