12 Guiçona bakanago içanen da urhea baino, urhe garbiena baino.
13 Hortaz guehiago, iharrosiren dut cerua; eta lurra bere toquitic aldaraturen da, armadetaco Jaunaren gaitzidura gatic, eta haren hasarrearen iraquiduraco egunaren ariaz.
14 Eta Babilona içanen da orkatz ume ihes dihoana iduri, eta ardia beçala; eta bilceco nihor ez da içanen; batbederac bere herritarretara eguinen du, bakotcha bere lurrera ihes goanen da.
15 Atzeman gucia hila içanen da; eta ethorcera guerthaturen dena ezpataren azpira erorico da.
16 Beguien aitzinean phorroscaturen diozcate beren haurrac; biluciren diozcate etcheac, eta borchaturen emazteac.
17 Huna non hequien gainera eraiquiren ditudan Mediarrac, ceinec ez baitute cilharric bilhatuco, ez-eta urheric nahico;
18 Bainan gueciz hilen dituzte haurttoac, eta sabelean hazten hari direnei ez dira urricalduco, eta hequien beguiac haurric ez du guphidetsico.