17 Huna non hequien gainera eraiquiren ditudan Mediarrac, ceinec ez baitute cilharric bilhatuco, ez-eta urheric nahico;
18 Bainan gueciz hilen dituzte haurttoac, eta sabelean hazten hari direnei ez dira urricalduco, eta hequien beguiac haurric ez du guphidetsico.
19 Eta Babilona, erresumen arteco erreguina ospetsu hura, Caldearren hampurustasuneco lilia, xahutua içanen da, Jaunac Sodoma eta Gomorha urratu cituen beçala.
20 Menderen mende ez du egoiliarric içanen; Arabiarrac ere ez ditu han jarrico bere larru-olac, eta arçainac ez dira han phausatuco.
21 Bainan basabereec içanen dute han beren phausa-lekua; eta erainsuguez betheco dira hango etcheac; eta ostruquec içanen dute han beren egoitza; basakerrec eguinen dute han jauci;
22 Eta huncec hango jaureguietan elkarri uhuria eguinen dute, eta fedenac egonen dira limburqueriaco temploetan.