19 Eta Babilona, erresumen arteco erreguina ospetsu hura, Caldearren hampurustasuneco lilia, xahutua içanen da, Jaunac Sodoma eta Gomorha urratu cituen beçala.
20 Menderen mende ez du egoiliarric içanen; Arabiarrac ere ez ditu han jarrico bere larru-olac, eta arçainac ez dira han phausatuco.
21 Bainan basabereec içanen dute han beren phausa-lekua; eta erainsuguez betheco dira hango etcheac; eta ostruquec içanen dute han beren egoitza; basakerrec eguinen dute han jauci;
22 Eta huncec hango jaureguietan elkarri uhuria eguinen dute, eta fedenac egonen dira limburqueriaco temploetan.