4 Mendietan agueri da ostearen haroa, populu-murruen burrumba iduri: hori da erregueen eta jendaia bilduen harramança. Armadetaco Jaunac manatu ditu guerlaco guiçonac,
5 Urrungo lurretaric, orciaren berce burutic heldu direnac. Huna Jauna eta haren hasarrearen tresnac, lur guciaren xahutzerat abian.
6 Marruma eguiçue; ecen hurbil da Jaunaren eguna; heldu da, desmasia Jauna ganic beçala.
7 Hargatic beso guciac erkituren dira, guiçonaren bihotza iharturen
8 Eta xehaturen da. Minez eta oinhacez bihurricaturen dira; cuintaz egonen dira, erditzen dena iduri; bat berceari harritua gueldituren da eta hequien beguitharteec idurico dute xigortuac.
9 Huna non dathorren Jaunaren eguna, egun gogor, asper, sepha, hasarrez bethea, lurraren mortu eguitera, eta gaixtaguinen handic herraustera.
10 Ecen ceruco içarrec eta hequien dirdirac ez dute emanen beren arguia; iguzquia sorthu orduco ilhunduren da, eta ilharguiac ez du arguituren bere distiraduraz.