1 Babilonaren ordua ethorri hurran da, eta ez dira urrun haren egunac; ecen Jacobi urricalduren çaio Jauna, eta Israeldic bereciren ditu oraino bere hautuzcoac, eta phausaraciren ditu beren lurrean; arrotza hequiei batuco eta Jacoben etcheari iritchiquico da.
2 Eta populuec hartuco eta beren toquira erakarrico dituzte; eta Israelen etcheac içanen ditu hequiec muthil eta nescatotzat Jaunaren lurrean; bere atzemaileac içanen ditu gathibutzat; eta bere nausiac, azpico.
3 Eta hau guerthatuco da egun hartan, Jaincoac phausua eman daroqueçunean çure neke, çaphadura eta gathibutasun gogor aitzinean jasan ditutzunetaric:
4 Babilonaco erregueren contra hartuco duçu parabola hau, eta erranen duçu: Nola guelditu da çaphatzailea? nola baratu da cerga?
5 Jaunac hautsi ditu gaixtaguinen makila, nausi çabilçanen cigorra,
6 Populuac bere aiherrean jotzen cituena ecin-sendatuzco çauriaz, jendaiac bere errabian azpicotzen cituena, eta gogorqui jaçarcen ciotena.
7 Lur gucia phausuan jarri eta ixildu da; goiheretu eta bozcarioz jauci da,