26 Horra lur guciaren gainean hartu dudan xedea, eta huna populu gucien gainera ene escua hedatua.
27 Armadetaco Jaunac hartu du ecen xede hori, eta nor da hutsalaracico duena? Hedatu du escua, eta norc aldaraturen du?
28 Erregue Acaz hil den urthean eguina içan da profecia hau:
29 Filistin-herria, ez sar gucia bozcariotan, ceren den hautsia çafratzen hinduenaren cigorra; ecic suguearen errotic ilkiren duc basilica, eta haren umeec iretsiren ditiztec xoriac.
30 Eta beharren haur lehenac haciac içanen, eta beharrac grina gabe phausaturen dituc; eta goseteaz hilaraciren diat hire erroa, eta xahuturen ditiat hire ondarrac.
31 Athea, eguiçac orrobia; hiria, eguiçan deihadar; Filistin-herria herraustua da gucia; ecen ipharretic ethorriren da kea, eta nihor ecin itzurico da haren armadari.
32 Eta cer içanen çaiote ihardetsia populuaren berriac ekarrico dituztenei? Jaunac eguin dituela Siongo asentuac, eta haren beraren baithan haren populuac iduquiren duela bere phesquiça.