3 Eta hau guerthatuco da egun hartan, Jaincoac phausua eman daroqueçunean çure neke, çaphadura eta gathibutasun gogor aitzinean jasan ditutzunetaric:
4 Babilonaco erregueren contra hartuco duçu parabola hau, eta erranen duçu: Nola guelditu da çaphatzailea? nola baratu da cerga?
5 Jaunac hautsi ditu gaixtaguinen makila, nausi çabilçanen cigorra,
6 Populuac bere aiherrean jotzen cituena ecin-sendatuzco çauriaz, jendaiac bere errabian azpicotzen cituena, eta gogorqui jaçarcen ciotena.
7 Lur gucia phausuan jarri eta ixildu da; goiheretu eta bozcarioz jauci da,
8 Içaiac ere eta Libango cedroac boztu hire gainean dituc, diotelaric: Hi lokartu haicenaz gueroztic, nihor ez duc igaiten gare ebaquitzera.
9 Ifernu-beherea builan jarri duc hire helceari, eraiqui darozquic diganteac. Lurreco erregue guciac, jendaietaco buruçaguiac oro jaiqui dituc beren tronuetaric.