5 Ene bihotza oihuz dago Moabi; ihes doha Segorreraino, hirur urthetaco miga hartaraino; Luitheco patarra nigarrez igaiten du, eta Oronaimgo bidean arthiquitzen ditu atsecabezco marrascac.
6 Mortu eguinen dira Nemrimgo urac, ceren ihartu baita belharra, iraungui sorhoa, hil berdagailu gucia.
7 Hequien tzarqueriaren handitasunaren arabera da, hequien gaztigua ere; Sahatsetaco errecaraino eramanac içanen dira.
8 Heiagorac eguin du Moaben muguen ingurua; haren orrobia heldu içan da Galimeraino, haren marrasca Elimgo putzuraino.
9 Dibongo urac odolez betheac dira; ecen igorriren dut Dibonen gainera guehiagocoric; lehoin bat Moabeco ihesliarrei eta lur hartaco ondarrei.