1 Jauna, bidal çaçu bildots lurreco nausia, mortuco harritic, Siongo alabaren mendira.
2 Eta hau içanen da: Nola ihes dihoan xoria eta ohancetic hegaldatzen diren umeac, hala içanen dira Moabeco alabac Arnongo iragaitzan.
3 Moab, har çac conseilu, bilçar eguic; gaua beçala eçar çac hire itzala egüerditan; itzuri direnac gorde çatzic, eta ez sal ihesca dabilçanac.
4 Ene ihesliarrac hire baithan egonen dituc. Moab, içan hadi hequien gordegailu xahutzailearen aitzinetic; herrautsa iraungui, gaixtaguina eceztatu eta lurraren oincatzailea sunsitu da.
5 Eta aphainduco da tronu bat urricalmenduan, eta haren gainean jarriren da cintasunean Dabiden olhan erregue bat, juie ernea, çucembidea bilhatuco eta çucena laster bihurtuco duena.