1 Jauna, bidal çaçu bildots lurreco nausia, mortuco harritic, Siongo alabaren mendira.
2 Eta hau içanen da: Nola ihes dihoan xoria eta ohancetic hegaldatzen diren umeac, hala içanen dira Moabeco alabac Arnongo iragaitzan.
3 Moab, har çac conseilu, bilçar eguic; gaua beçala eçar çac hire itzala egüerditan; itzuri direnac gorde çatzic, eta ez sal ihesca dabilçanac.
4 Ene ihesliarrac hire baithan egonen dituc. Moab, içan hadi hequien gordegailu xahutzailearen aitzinetic; herrautsa iraungui, gaixtaguina eceztatu eta lurraren oincatzailea sunsitu da.
5 Eta aphainduco da tronu bat urricalmenduan, eta haren gainean jarriren da cintasunean Dabiden olhan erregue bat, juie ernea, çucembidea bilhatuco eta çucena laster bihurtuco duena.
6 Nabaritu dugu Moaben hampurustasuna; hainitz da hampurutsua; haren hampurusqueria, haren burgoiqueria eta haren hisia handiagoac dira haren indarra baino.
7 Hargatic Moabec Moabi eguinen dio orrobia; orrobiaz egonen da gucia: adrailu errezco harrasien gainean bozten direnei erroçuete nolacoac içanen diren hequien çauriac.