11 Hargatic ene barneac Moaben gainean adiaracico ditu guitarraren crincac beçala, eta ene bihotzac deithoraturen du adrailu errezco harrasia.
12 Eta hau guerthaturen da: eçagun içanen denean Moab nekatu dela bere leku goretan, othoitz eguitera sarthuren da bere sainduteguietara; eta baliaturen ez da.
13 Horra Jaunac Moabi aspalditic erran içan daroen hitza.
14 Eta orai Jauna minçatu da, dioelaric: Sariçaleac urthe-burua berecia duen beçala, hirur urthuren buruan Moaben ospea kendua içanen da haren populu handiaren gainetic, eta gueldituren da aphur eta ttipi, eta ez da berhaturen.