3 Moab, har çac conseilu, bilçar eguic; gaua beçala eçar çac hire itzala egüerditan; itzuri direnac gorde çatzic, eta ez sal ihesca dabilçanac.
4 Ene ihesliarrac hire baithan egonen dituc. Moab, içan hadi hequien gordegailu xahutzailearen aitzinetic; herrautsa iraungui, gaixtaguina eceztatu eta lurraren oincatzailea sunsitu da.
5 Eta aphainduco da tronu bat urricalmenduan, eta haren gainean jarriren da cintasunean Dabiden olhan erregue bat, juie ernea, çucembidea bilhatuco eta çucena laster bihurtuco duena.
6 Nabaritu dugu Moaben hampurustasuna; hainitz da hampurutsua; haren hampurusqueria, haren burgoiqueria eta haren hisia handiagoac dira haren indarra baino.
7 Hargatic Moabec Moabi eguinen dio orrobia; orrobiaz egonen da gucia: adrailu errezco harrasien gainean bozten direnei erroçuete nolacoac içanen diren hequien çauriac.
8 Ecen Hefebongo hiripeac mortu bilhacatuac dira, eta jendaietaco buruçaguiec ebaqui dute Sabamaco mahastia: hartaco aihenac Jacerteraino helduac dira, mortuan barraiatuac dira; hartaco gandoac utziac içan dira, iragan dute itsasoa.
9 Hargatic Jacerrequin nigarretan deithoratuco dut Sabamaco mahastia; ene nigarrez mainhaturen çaituztet, Hefebon eta Eleale, ceren çuen mahasti eta uzten gainera atheratu baita oincatzaileen izcola.