9 Hargatic Jacerrequin nigarretan deithoratuco dut Sabamaco mahastia; ene nigarrez mainhaturen çaituztet, Hefebon eta Eleale, ceren çuen mahasti eta uzten gainera atheratu baita oincatzaileen izcola.
10 Jauci, bozcarioac iraicico dira Carmeldic; bozcario, jauciric ez da mahastietan içanen; mahatsa lehercen ohi çuenac ez du lacoan arnoric oincaturen: oincatzaileei kendu diotet oihua.
11 Hargatic ene barneac Moaben gainean adiaracico ditu guitarraren crincac beçala, eta ene bihotzac deithoraturen du adrailu errezco harrasia.
12 Eta hau guerthaturen da: eçagun içanen denean Moab nekatu dela bere leku goretan, othoitz eguitera sarthuren da bere sainduteguietara; eta baliaturen ez da.
13 Horra Jaunac Moabi aspalditic erran içan daroen hitza.
14 Eta orai Jauna minçatu da, dioelaric: Sariçaleac urthe-burua berecia duen beçala, hirur urthuren buruan Moaben ospea kendua içanen da haren populu handiaren gainetic, eta gueldituren da aphur eta ttipi, eta ez da berhaturen.