1 Damasen desmasia. Huna non Damas guelditzera dihoan hiri içatetic; eta harri deseguinezco munthoin bat içanen da.
2 Aroergo hiriac arthaldeei utziac içanen dira, eta hauquiec han phausatuco dira, eta nihorc ez ditu icituco.
3 Lagunça guibelatuco da Efraimdic eta erreinua Dantastic; eta Siriaco ondarrez içanen da Israelgo umeen ospeaz beçala, dio armadetaco Jaunac.
4 Eta hau guerthatuco da egun hartan: Jacoben ospea gobelduren da, eta haren haraguico guicena urthuren.
5 Eta içanen da, uzta-ondoan ondar-bilçailea iduri, eta haren escuac bilduco ditu burucac; eta içanen da hala-nola Erraphaimgo haranean burucaqueta dabilana;