1 Damasen desmasia. Huna non Damas guelditzera dihoan hiri içatetic; eta harri deseguinezco munthoin bat içanen da.
2 Aroergo hiriac arthaldeei utziac içanen dira, eta hauquiec han phausatuco dira, eta nihorc ez ditu icituco.
3 Lagunça guibelatuco da Efraimdic eta erreinua Dantastic; eta Siriaco ondarrez içanen da Israelgo umeen ospeaz beçala, dio armadetaco Jaunac.
4 Eta hau guerthatuco da egun hartan: Jacoben ospea gobelduren da, eta haren haraguico guicena urthuren.
5 Eta içanen da, uzta-ondoan ondar-bilçailea iduri, eta haren escuac bilduco ditu burucac; eta içanen da hala-nola Erraphaimgo haranean burucaqueta dabilana;
6 Eta Israelen gueldituco da molko bakarra mahastian beçala, eta olibac bilcean bi edo hirur oliba adar baten mocoan, edo lau edo borz ondoaren cascoan guelditu direnac iduri, dio Israelgo Jainco Jaunac.
7 Egun hartan, guiçona gurthuco da bere eguilearen aitzinean, eta haren beguiec beguiratuco diote Israelgo sainduari.