7 Egun hartan, guiçona gurthuco da bere eguilearen aitzinean, eta haren beguiec beguiratuco diote Israelgo sainduari.
8 Eta ez da guehiago gurthuren bere escuz eguin cituen aldareen aitzinean, eta ez diote beguiratuco bere besoz eguinicaco lucu eta temploei.
9 Egun hartan, haren indarra eguiten çuten hiriac utziac içanen dira, hala-nola içan baitziren utziac golde-nabarrac eta uztac Israelgo semeen aitzinean, eta mortu gueldituco çare.
10 Ceren duçun ahanci Jainco çure salbatzailea, eta orhoitu etzaren çure lagunçaile hazcarraz; hori gatic landaturen ditutzu landare ederrac, eta erainen haci arrotza.
11 Eta landatu ondoan, çure landareac basac içanen dira; goicetic loratuco da çure hacia, eta goçatu behar duçun egunean, galdua da uzta, eta bihotzmin handia içanen duçu.
12 Çorigaitz populuqueta gaitzaren osteari, orroaz dagoen itsasoa iduri duenari! Çorigaitz guiçon elemenia horri, ceinaren harramançac iduri baitu urqueta gaitz baten burrumba!
13 Populuec harrabots eguinen dute, bazterretara gaindica dihoacen uharren harrabotsa iduri eta Jaunac larderiatuco ditu, eta urrun ihes eguinen dute, eta eramanac içanen dira hala-nola mendietaco herrautsa haicearen aitzinean, hala-nola xirimola phesiaren aitzinean.