1 Eguiptoaren desmasia. Huna non Jauna iganen den hedoi arin baten gainera, eta Eguiptoan sarthuco da, eta Eguiptoco jaincomoldeac ikaratuco dira haren aitzinean, eta Eguiptoaren bihotza urthuco da haren barnean.
2 Eta jauçaracico ditut Eguiptoarrac Eguiptoarren contra; eta guiçona guducaturen da bere anaiaren contra, eta guiçona bere adisquidearen contra, hiria hiriaren contra, erresuma erresumaren contra.
3 Eta Eguiptoaren izpiritua nahasico da haren baithan eta galaracico dut haren asmua; eta galdeca harico dira beren jaincorde, beren azti, pithon eta asmaguinei.
4 Eta nausi gogorren escura arthiquiren dut Eguiptoa ; eta erregue muthiria içanen dute nausi, dio armadetaco Jainco Jaunac.
5 Agorturen da itsasotic ura, eta hibaia idor eta leihor bilhacaturen da.
6 Eta hibaiac eceztaturen dira; ttipituco eta idortuco dira antaperetaco errecac; kanabera eta ihiac ihartuco dira;