10 Urztatzeco errecac ahituco, eta arrain atzemateco cilho-eguileac etsian içanen dira.
11 Çoroac dira Taniseco buruçaguiac: Faraonen conseilari çuhurrec adimendugabeco conseilu bat eman dute. Nola erraten ahal dioçue Faraoni: Çuhurren semeac, beihalaco erregueen semeac gare gu?
12 Non dira orai hire çuhurrac? erran eta eçagutaraz biaçatec cer gogo duen armadetaco Jaunac Eguiptoaren gainean.
13 Erhotu dira Taniseco buruçaguiac ilhaundu dira Memphistar aitzindariac enganatu dute Eguiptoa, hango populuen izquina-harria.
14 Jaunac hequien erdian hedatu du çoramenduzco izpiritua; Eguiptoa makur igorri dute bere eguinça gucietan, hala-nola andarca dihoan hordia eta goiti eguiten duena.
15 Eta Eguiptoac ez du jaquinen cer eguin, ez ttipiac, ez handiac, ez aitzindariac, ez manupecoac.
16 Egun hartan Eguiptoa içanen da emaztequia iduri; harrituco da eta icituco armadetaco Jaunac escua iharrostean, ecen berac iharrosico du haren gainera.