15 Eta Eguiptoac ez du jaquinen cer eguin, ez ttipiac, ez handiac, ez aitzindariac, ez manupecoac.
16 Egun hartan Eguiptoa içanen da emaztequia iduri; harrituco da eta icituco armadetaco Jaunac escua iharrostean, ecen berac iharrosico du haren gainera.
17 Eta Judaco lurra içanen da Eguiptoaren lazgarri; hartaz orhoituco diren guciac laztuco dira, armadetaco Jaincoac haren gainean hartu duen xedearen aitzinean.
18 Egun hartan, Eguiptoco lurrean içanen dira borz hiri Canaango hizcunçan minçatuco direnac, eta armadetaco Jaunaz cin eguinen dutenac. Bat deithuco da Iguzqui-hiri.
19 Egun hartan, Eguiptoco lurraren erdian içanen da Jaunaren aldare bat, eta hango mugaren ondoan Jaunaren orhoitgailu bat.
20 Hura içanen da Eguiptoco lurrean Jaunaren eçagutzari eta lekucotasun; ecen hestutzailearen aitzinetic Jaunari deihadar eguinen diote, eta Jaunac igorrico diote salbatzaile eta guducatzaile bat libratuco dituena.
21 Eta Eguiptoaz eçagutua içanen da Jauna, eta Eguiptoarrec Jauna eçagutuco dute egun hartan; eta ohoratuco dute, bitimac eta emaitzac escainiz; eta botuac Jaunari eguinen eta bihurtuco diozcate.