4 Eta nausi gogorren escura arthiquiren dut Eguiptoa ; eta erregue muthiria içanen dute nausi, dio armadetaco Jainco Jaunac.
5 Agorturen da itsasotic ura, eta hibaia idor eta leihor bilhacaturen da.
6 Eta hibaiac eceztaturen dira; ttipituco eta idortuco dira antaperetaco errecac; kanabera eta ihiac ihartuco dira;
7 Eta hibaiaren erreca, ithurburuan hasiric, aguerian gueldituco da, eta eraincetaco ixtun guciac idortuco, agortuco eta eceztatuco dira.
8 Cuintaz egonen dira arrançariac, eta nigarrez hibaira amua arthiquitzen çuten guciac, eta sareac uren gainean hedatzen cituzten guciac erkituco dira.
9 Lihoa lancen dutenac, xarranchari eta ehaileac, ahalquetan erorico dira.
10 Urztatzeco errecac ahituco, eta arrain atzemateco cilho-eguileac etsian içanen dira.