6 Eta hibaiac eceztaturen dira; ttipituco eta idortuco dira antaperetaco errecac; kanabera eta ihiac ihartuco dira;
7 Eta hibaiaren erreca, ithurburuan hasiric, aguerian gueldituco da, eta eraincetaco ixtun guciac idortuco, agortuco eta eceztatuco dira.
8 Cuintaz egonen dira arrançariac, eta nigarrez hibaira amua arthiquitzen çuten guciac, eta sareac uren gainean hedatzen cituzten guciac erkituco dira.
9 Lihoa lancen dutenac, xarranchari eta ehaileac, ahalquetan erorico dira.
10 Urztatzeco errecac ahituco, eta arrain atzemateco cilho-eguileac etsian içanen dira.
11 Çoroac dira Taniseco buruçaguiac: Faraonen conseilari çuhurrec adimendugabeco conseilu bat eman dute. Nola erraten ahal dioçue Faraoni: Çuhurren semeac, beihalaco erregueen semeac gare gu?
12 Non dira orai hire çuhurrac? erran eta eçagutaraz biaçatec cer gogo duen armadetaco Jaunac Eguiptoaren gainean.